Senitartekoak ez dit atea irekitzen

Mikel González De Reparaz
0
Jaye Haych (Unsplash).

Hona hemen, sarritan, 112 Euskadiko larrialdiak koordinatzeko zentroak jasotzen duen deia:

“Nire senitartekoaren etxera joan naiz eta ezin dut atea ireki nahiz eta giltza joku bat eskuetan eduki, gainera ez dit telefonora edo interfonora erantzuten eta atzoz geroztik ez dut berarekin hitz egin”.

Etxebizitzetan gero eta pertsona gehiago bakarrik bizi direla, adinekoak batez ere, ez da gauza ezezaguna; izan ere, etxeko giltzak barrutik sarraila barnean sartuta uzten dira segurtasunaren bila. Zalantzarik gabe, ohitura guztiz okerra! Kasu gehienetan, keinu inozo honen ondorioz, atearen beste aldean zuri laguntzeko irrikan daudenek ezin izango dute atea desblokeatu, giltza aproposarekin saiatu arren.

Hortaz, etxean bakarrik bizi direnentzat batez ere, atea giltzarekin itxi baina badaezpada, zerrapo libre utzita.

3. sarrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA