Erregairik gabeko Gau Beltza

Mikel González De Reparaz
0
Szabo Janos (Unsplash)

Azaroaren lehenaren gaua mota anitzeko osagarriz beteko ditugu gure etxeak, tabernak eta erakusleihoak gehienbat. Arimen gaua girotzeko asmoz armiarmak, hezurdurak, saguzarrak edo kalabazak gonbidatuko ditugu gure ospakizunetara. Gehienak plastikozkoak portzierto, eta hor dago koska. 

Nahiz eta ilusio handiz erakutsi zein merke erosi ditugun, oro har material sintentikoz eginak daude, eta sutea gertatuz gero sekulako ondorioak ekar ditzakete. Material mota horiek suaren dinamikan eragin zuzena dituzte, sutearen hedapen-abiadura bizkortuz, eta are gehiago, ke toxikoagoak igorriz. Horren harira, benetan beldurgarriak noizbehinka izutu egiten gaituzten ezbehar larriak, dekorazioa erregai bihurtzen denean. 

Ondorioz, hona hemen kontuan izateko prebentzio-aholku pare bat: material sintetikoz egindako apaingarri gehiegi ez pilatzea, eta, jakina, beroguneetatik aldendu. 

4. sarrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA