Gertatutako katastrofe bati buruz hitz gutxitan idaztea ez da batere erraza, are gutxiago ura ez denean bere bidera itzuli. Hala ere, zeozer hausnartu dezakegu jada, izan ere, muturreko fenomeno metereogikoak hemen bertan ditugu aspalditik.
Kasu honetan, jatorria botatako ur kopuru itzela izan da, ez baitago lurralderik metro karratuko 400 litroko prezipitazioa jasan dezakeena suntsituta geratu gabe. Hortaz, gertaera horien sorrera ekidin ezin dugunez, beraiei aurre egiten ikasi behar ditugu nahitaez.
Ardura eta errespetu osoz, funtsezkoak diren arloak mahaiganeratuko ditut; besteak beste, autobabesa, alarma-sistema goiztiarrak, lurralde-antolamendua, babez zibileko aurreratze- eta koordinatze- lanak eta segurtasun publikoaren ardura dutenek gaia menperatzea.
Doluminak hildakoen senide eta lagunei eta indarrak kaltetuei eta larrialdi zerbitzuei.
5. sarrera.