Sukaldea sakon garbitzeko eguna iritsi da, horretarako garbiketa-produktuen armairua ireki eta erabaki okerra hartzen duzu: lixiba eta amoniako batera erabiltzea. Garbiketari heldu bezain pronto, lehenengo sintomak berehala azalduko dira: begietako narritadura eta arnasteko zailtasunak.
Azalpena erraza da, kimika liburuetan baitago. Izan ere, bi produktu horiek elkarrekin erreakzionatzen dute kloramina sortuz. Denbora-epe motzean, kloramina oso gas-substantzia toxiko eta korrosiboa denez, kalte larriak eragin ditzake arnas aparatuan.
Harrigarria badirudi ere ez pentsa partekatutako gertaera hau apartekoa denik, nahiz eta gehienetan ikaragarrizko sustoa besterik ez izan, etxeko intoxikazio mota arrunta da.
Gauzak horrela, arreta handiz irakurri garbitzeko produktuen ezaugarriak eta ez nahastu nola edo hala. Esperimentuak hobeto gaseosarekin.
6. sarrera.