Tuju-tuju! Heimlich, behar zaitut!

Mikel González De Reparaz
0
(Photo AC)

Lagundu, mesedez! Ezin du arnasik egin!

Ezustean, abisatu gabe, zure aurrean dagoen tipoari janari-zati bat kontrako estarritik joan zaio. Eskuak lepoan, gorri-gorri jartzen ari da. Hitz egiteko ez da gai, soilik, eju eta eju.

Heimlich maniobra egiteko momentua iritsi da, objektu batek eztarrian edo trakean trabatuta dagoenez aire-zirkulazioa blokeatzen dio. Segundo luze batzuk besterik ez dituzu egoera latz horri buelta emateko, itotzeari aurre egiteko. 

Nahiz eta umeak eta adinekoak probabilitate handiagoa izan, arnasbideetako buxudura edonori eta edonon gerta daiteke, oro har, jaten dugun bitartean. 

Lehenengo momentuak premiazkoak direnez, inbertsio ona da noizean behin sorospen ikastarotxo bat gauzatzea, praktikatzen ez dena ahaztu egiten delako. Gaur zugatik, bihar nigatik. 

8. sarrera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA