Urtea bukatzear dagoenean gabon zaharreko kotilioiak bolo-bolo dabiltza, batez ere, gazteen artean. Festa, musika eta dantza benetako protagonistak izateko denon parte hartzea premiazkoa da, bezeroak barne. Beraz, ospakizuna behar den bezala joateko: zeri erreparatu behar diogu sartu ahala?
Alde batetik, larrialdi-irteerak, ebakuazio-bideak eta suteen kontrako instalazioen seinaleztapenak. Bestaldetik, gehieneko edukiera errespetatu eta arduradunen oharrak bete larrialdiren bat gertatuz gero. Edonola ere, kontu horiek funtsezkoak dira jendez lepo dagoen edozein ekitaldirako.
Hala ere, tamalez, noizbehinka jaiaren biharamunean hotzikara hartzen dugu eraikuntza labirinto-tranpa bihurtu dela albistea entzutean.
Bukatzeko, bi ohartxo eskudun agintarientzat eta antolatzaileentzat: hurrenez hurren, prebentziorako ikuskapen-lanak eguneratuta izan eta inoiz ez jarri interes ekonomikoak segurtasunaren arloen aurretik.
9. sarrera.