Errepiderako bidelagun desegokiak

Mikel González De Reparaz
0
Alexa (Pixabay)

Askotan bide segurtasunari buruzko informazioa han-hemenka jasotzen dugu, baina sinistu iezadazue, trafiko-istripu larri bat izatea inoiz ahazten ez den muturreko esperientzia latza da. Hortaz, berriro, batere komenigarriak diren arloak gogoraraziko ditut bolantearen aurrean esertzerakoan.

Hasteko, legeek gogor zigortzen dituztenak, batez ere gaitasun psiko-fisikoak urritzen dituztelako: alkohola eta drogak. 

Jarraitzeko, dagokion araudiari lotuta, hutsegiteak sustatzen dituztenak: abiadura-mugak, eskuko telefonoa eta GPSaren erabilera.

Bukatzeko, hainbat ohitura txar oharkabetasunen arrazoi direlako: nekea, estresa, logura, otordu oparoak, segurtasun-uhala, zenbait medikamentu eta autoaren multimedia-pantaila. 

Halaber, bidelagun arriskutsu horien ardura ez da txoferrarena bakarrik, bidaiari guztienak baizik. 

Guzti hori dela eta, mesedez eta faborez arretaz gidatu. Amen batean, dena pikutara bidali dezakezulako, ezagunak eta ezezagunak barne.

10. sarrera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA