Telefono mugikorra ametsetako lagun gisa aukeratzea ez da ideia ona, eta sute arriskuaren ikuspuntutik, karga-prozesuan dirauen bitartean askoz gutxiago.
Litio-ioizko bateriaz osatutako gailu elktronikoek bere metaketa burutzen duten bitartean akats elektriko bat jasan dezakete. Horregatik, momentu horretan bere inguruan dauden ezaugarriak kontuan hartzekoak dira.
Gauzak horrela, sakelako telefonoa, ordenagailu eramangarria edo beste edozein tramankulu kargatzerakoan gogor eta erregaia ez den gainazal baten gainean beti jarri. Ohe, sofa edo beste gainazal bigun baten gainean kargatuz gero, gehiegi berotu daitezke eta sute-arriskua sor daiteke.
Hori da azkenengo boladan suhiltzaileak zabaltzen ari diren prebentzio-aholku esanguratsuenetariko bat etxe-suteen jatorria eta zergatiak aztertu ondoren.
Ohe-laguna aukeratzerakoan, hobe liburu bat. Gabon, eta ondo lo egin!
15. sarrera.