Azkenengo datuen arabera, maskoten kopurua nabarmen igo da Euskal Herrian eta ez ohikoa dirudi arren, konpania-animaliek zenbait ezbehar sortzen dituzte etxeetan.
Etxeko suteetan arreta jarriz gero, etxe-animaliek kliska batean horrelako larrialdi bat sortu dezakete, eta batzuetan galera ugariekin. National Fire Protection Association-en esanetan, maskotek 1.000 sute baino gehiago eragiten dituzte Estatu Batuetan. Besteak beste, hona hemen esanguratsuenak:
- Etxetresnak: sukaldeak, bitrozeramikak edo berogailuak martxan jarriz.
- Kable elektrikoak haginkatu txinpartak edo zirkuitulaburrak sortuz.
- Bero-iturriak: hautsontziak, su-ontziak, kandelak, intsentsuak edo likido sukoien ontziak jaurtiz.
Datu horiek familia osaren segurtasunerako prebentzio eta plangintzaren garrantzia azpimarratzen dute, maskotak barne. Hortaz, jabeei dagokie behar diren neurriak jartzea, bidezkoa ez baita errua animaliei botatzea.
24. sarrera
