Ibilgailu elektrikoen hedatzearekin batera, aparkalekuetan arrisku berriak datozkigu. Nahiz eta auto horiek su hartzeko probabilitatea txikia izan, sute bat gertatuz gero larrialdiaren konplexutasuna nabarmen handituko da. Halaber, berebil mota horien eskutik, kargaguneak onddoak bezala hazi dira.
Hortaz, hona hemen ezagutzeko gomendioak:
- Aparkaleku publiko zein pribatuetan, suteen aurkako babez-instalazionak behar bezala mantentzea premiazkoa da.
- Arreta berezia lur azpian edo leku itxian dauden kargadoreekin, autoen baterietan sortutako arazo exotermiko larri baten aurrean, ihesbideak ezagutzea hil ala biziko ardura baita.
- Jarraitu fabrikatzailen eta baimendutako instaladoreen aholkuak: berrikuste-programak, ohar-mezuak eta karga-prozesuak.
- Birkargatzeko garaje-plazak eta deskonezio-puntu azkarrak ondo seinaleztatu.
- Kargadorea eta konexio-kableak egoera onean mantendu, babestu ustekabeko kolpeetatik.
- Abiadura-Potentzia azkarreko karga-prozesuek arrisku handiagoa dute.
28. sarrera.
