Bihotz gelditze baten aurrean, erritmoa jarraitu, ez dago denbora galtzerik!
Bihotz-jarduerak eten ondoren, lauzpabost minutu besterik ez ditugu organoetan kalte itzulezinak agertu baino lehen. Nola edo hala, oxigenoaren garraioa berreskuratu behar da, batez ere garunaren heriotza ekiditeko.
Konpresio torazikoak bizitzak salbatzen ditu bihotzaren funtzioa ordezkatzean, behin betiko konponbidea espero den bitartean, hala nola desfibrilazioa edo esku-hartze profesional azkarra.
Posizioari dagokionez, eskuak ondo elkartu eta toraxaren erdian jarri, sabelaren goialdean. Bitartean, besoak zuzen mantendu eta gorputzaren inertzia baliatuz, sakada bertikalak egin.
Horrelako momentu nahaspilatsu bat iristen bazaizu eta nahiz eta bihotz-biriken berpizte-prozesuaren xehetasun guztiak ez gogoratu, argi izan: zure estiloak ez du axola, minutuko 100-120 konpresio bermatzea da helburu!
29. sarrera.
