Bihar, azaroak 13, ES-Alert sistemaren simulazioa egingo da Arabako lurraldean. Babes Zibileko sistema horri esker, berehalako abisuak bidal daitezke larrialdi edo hondamendi handi batek kaltetutako eremuan dauden pertsonen telefono mugikorretara.
Alarma txistu-hots nabarmena entzungo duzu mezu baten ondoren, nahiz eta mugikorra isilduta egon edota Internet konexiorik ez izan. Ez duzu aplikaziorik instalatu behar, ezta harpidetu ere ez; alerta automatikoki iritsiko da sakelako guztietara. Hau da, edonori eta edonon.
Simulazioan ez larritu, ezta 112ra deitu ere, mezua irakurri eta jarraibideak bete, besterik ez.
Jakinaren gainean egotea babestuta mantentzeko modurik onena da. Tamalez, agintarien alerta goiztiarraren garrantzia duela urtebetetik hona guztion ahotan egondako gaia izan da.
31. sarrera.
