Baratzen garaia

Mikel González De Reparaz
0
(Freepik)

Baratzetako jarduera nabarmen handitzen ari da apirilean, udaberriko lehen aste hauetan, lurra tresna desberdinekin ondo prestatzeko garaia baita. Harrigarria badirudi ere, urtero ezbehar larriren bat gertatzen da motoaizurrekin, hanka harrapatzeko probabilitatea ez da gutxi oreka galdu ostean. 

Rotabatorren aitzurrek di-da batean sekulako txikizioa eragin ditzakete. Beraz, beti tentuz ibili landa goldatzeko erabiltzen diren makina mota hauekin, harrapatutako gorputz-adarrak askatzea ez da batere erraza.

Hori dela eta, hona hemen gutxieneko segurtasun-neurri batzuk:

  • Segurtasun oinetakoak jantzi.  
  • Kontuz lotu gabeko lokarriekin. 
  • Saihestu galtza zabalak.
  • Inoiz ez segurtasun-balazta baliogabetu, nahiz eta batzuetan deserosoa izan denbora guztian sakatuta eramatea.
  • Buelta emateko edo atzera egiteko maniobran arreta berezia jarri. 

Despiste batek ez diezazula eragotzi baratzeaz gozatzea.

41. sarrera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA