Entxufeen arauak

Mikel González De Reparaz
0
(Electrical Safety First)

Entxufe hitza beti modu mugatuan deklinatu beharko genuke. Hobeto azalduta, ezin ditugu dozenaka pilatu bata bestearen atzean era mugagabean. Gehienbat, argindarraren arauek bere garrantzia dute ezbeharrak ez sortzeko, suteak kasu.

Argi dago tentsio, intentsitate eta erresistentziaren teoremak ezin ditugula egunero birpasatu, baina zirkuitulaburrak, gainkargak edota arku voltaikoak ekiditeko, hurrengo kontuei erreparatzea komenigarria da: CE markaketa, kableen sekzioa edo tresnen gehiengoen tentsio-lana, konexio-blokeetan batez ere.

Laburbilduz, osagarri elektriko bakoitzak helburu zehatza duenez, ez izan zabar eta edonola nahastu edo manipulatu une baterako besterik ez bada ere. Araudiak bete eta zalantzaren bat izanez gero, adituei galdetu. 

Ikerketen arabera, gailu eta instalazio elektrikoek eragindako suteek nagusi izaten jarraitzen dute. Gutxien espero duzunean txispa pizten baita. 

7. sarrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA