Mendeak igaro dira Arkimedesek itsasontziek ur gainean iraunarazteko ahalmena argitu zuenetik. Harrigarria badirudi ere, gizakia behin baino gehiagotan saiatu da printzipio hori bere ibilgailuarekin frogatzen. Zoritxarrez, ondorio latzekin.
Nahiz eta errepidea ezaguna izan, ez fidatu inoiz urak hartutako sakoneraz, korrontearen indarrak zorua aldatu baitezake. Autoaren gurpilek asfaltoarekin kontaktua galtzen dutenean hasten dira arazo larriak. Hori gertatuz gero, automobilaren norabidea galduko duzu, eta auskalo nola eta non bukatuko duzun. Are gehiago, ura motorraren aire sisteman edo zirkuito elektrikoan sartzen bada, akabo.
Autoz gidatzen ari bazara eta euritearen ondorioz zure aurrean dagoen errepidea urez beteta baldin badago, ez egin aurrera! Ez pentsa ur maila handia behar denik azaldutako guztia gerta dadin.
30. sarrera
