Gogor jo du tragediak beste behin ere. Edozein ezbehar larri baten ondorioz, lau talde nagusi antzeman ditzakegu inpaktu emozionalaren arabera.
- Biktimak eta lekukoak: Trauma biologioka eta psikologiokoa. Izua, beldurra eta mina. Trauma osteko estresaren nahasmendua eta bizirik atera denaren errua.
- Senideak eta lagunak: Trauma erlazionala eta galerakoa. Ezintasuna, sinesgaitasuna eta etsipena. Dolu zaila eta segurtasun-sentsazioaren haustura.
- Lehenengo esku-hartzaile langileak: Trauma enpatikoa eta operatiboa. Antsietatea, presak eta tunel-ikuspegia. Kaosaren eta lasaitasunaren aurkako emozioen dualtasuna. Errukiak eragindako nekea eta oroitzapen intrusiboak.
- Agintari publikoak: Trauma etikoa eta kudeaketakoa. Erantzukizuna, azalpenak eta marka pertsonala. Erabaki kritikoak hartzeak eta emergentziaren zuzendaritza eragindako ardura.
Erresilientzia; Gertakari, egoera edo bizipen gogor bat gainditzeko eta aurrera egiteko gaitasuna.
36. sarrera.