Bizkaiko suhiltzaileek martxan jarritako ekimen bikaina abiapuntu hartuz gero, laburki erantzungo diogu galdera honi: nola jokatu etxe-sutea dagoenean?
Sutearen kokapenaren arabera, 3 egoera ezberdin daude: sua zure blokeko beste etxebizitzan, zure etxebizitzan baina ihes egiteko aukerarekin eta, larriena, zure etxebizitzan, baina ihes egiteko aukerarik ez.
Lehenengo kasuan, ez irten kez betetako eskaileratik. Bigarrenean, giltzak hartu, atea itxi eta toki seguru batean babestu. Eta hirugarrenean, suaren eta zure artean dauden ate guztiak itxi eta begi-bistan jar zaitez urrutien dagoen leihoan. Nolanahi ere, edozein egoeratan, ez ahaztu 112 larrialdi telefonora deitzea.
Paperean zein formatu digitalean, partekatu dezagun “Sutea gertatuz gero” infografía bikaina, begi-kolpe batean bizitza salbatzeko jarraibideak biltzen dituelako.
37. sarrera