Zonbi bateriak

Mikel González De Reparaz
0
(Istockphoto)

Bideojoku baten izenburua dirudi arren, zonbi bateria terminoa gure garaiko ezezaguna den arrisku-teknologiari dagokio. Zehazki eta modu grafikoan ulertzeko, hondakinen kudeaketaren eta suteen prebentzioaren esparruan, honako arazo teknikoa deskribatzen du: baztertutako litio-ioizko bateriek hilak dirudite baina berpiztu daitezke eta suteak eragin ditzakete.

Litio-ioi bateriek, han-hemenka erabiltzen ditugunak, agortuak edo baliaezinak iruditzen bazaizkigu ere, beti bere osagarrietan energia gordeko dute. Hortaz, behar den bezala birziklatzen ez badira eta beste hondakin batzuekin nahasten badira, zanpatu edo zulatu egin daitezke enbalamendu termikoa sortuz. Hori dela eta, tenperatura azkar eta kontrolik gabe eragiteaz gain, gas toxiko eta sukoiak aska daitezke. Halaber, plastikoz, kartoiz edo bestelako erregaiz inguratuta badaude, arazoa larriki hedatzeko probabilitatea zabalduko da. 

39. sarrera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA