Erreskate-orria

Mikel González De Reparaz
0
(www.rescuesheet.info)

Trafiko-istripu larri batean, ibilgailu barruan atera ezinik geratzen diren biktimak erreskatatzeko denbora mugatua da, segundo bakoitza premiazkoa da ondorio latzak ekiditeko. 

Eskuarki, gaur eguneko autoak aztertzerakoan, erreskate taldeek 3 kontu ezberdin izaten dituzte kontuan: estruktura, segurtasun-osagaiak eta propultsio-energia. Hau da, erresitentzia handiko altzairuak, airbag sistemaren gas-sorgailuak, erregaiaren gordelekuak, bateriak edo elektrizitate zirkuitoak besteak beste. 

Europa osoan, informazio gako guzti hori biltzen duen ekimenari “erreskate-orria” deitzen zaio. Automobil-fabrikatzaile guztiek behar hori ulertuz gero eta ibilgailu bakoitzak bere ezaugarri propioak izan arren, marrazki eta kolore estandarrak hitzartu dituzte arrisku-puntuak edo hornidurak eteteko aukerak ahalik eta azkarren eskuratzeko. 

Orain, autoen jabeek orria A4 formatuan inprimatu eta gidariaren eserlekuko guardasolean jartzea besterik ez da geratzen.

40. sarrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA