Zertarako balio du blog honek?

Emergentzien hitz-gakoen hodeia (MKL_GR)
Emergentzien hitz-gakoen hodeia (MKL_GR)

Ongi etorri emergentziak sahiesteko blogera.

Nire asmoa edonori gerta dakizkiokeen diziplina anitzeko larrialdiez kontzientziatzea da, baina 112 hitz kopuruekin. Imagina dezakezuenez hitz kopurua ez da kasualitatea, 1-1-2 Europako larrialdi-telefonoari erreferentzia egiten dio. Hortaz, modu erraz batean, mezu laburrak partekatuko ditut edonork ulertzeko modukoak.

Gaiak aukeratzeko eta garatzeko orduan nire lanbidean ikusitakoa hartuko dut eredu bezala eta, aldi berean, gaurko gertakarien inguruan hausnartuko dut. Azken finean, larrialdiak edon edonon gerta daitezke.

Nahi izanez gero, prebentzio-aholku hauek zabaldu ditzakezue gehien maite duzuen jendearekin, haiek babesteaz gain, denon artean gizarte seguruago eraikiko dugu. Testuinguru honetan, zalantzarik edo proposamenik baduzue, jarri nirekin harremanetan.

Mila esker zeuen harretagatik.

Pozik bizi, seguru bizi!

Mikel González De Reparaz, suhiltzaile.
#112hitzetan #prebentzio #emergentzia #dibulgatu #euskaraz