Erratza gainean
Hasiera » Sailkatu gabea » Sorgin gaua
Eka23 0

Sorgin gaua

Atalak: Sailkatu gabea

San Juan sua, San Juan bezpera, San Juan jaiak, San Juan auzoa, San Juan herria… eta kolkorako sanjuandar bat hizketan.

-Nor da Juan delako hori?

-Jon Braun indio txiki bat zen.

-Ainhoa, Juan esan dizut ez Jon.

-Juan? Nora?

– Juan. San Juan!

Ea ba. Zebedeoren semea eta Santiagoren anaia. Ama ere izango zuen mundura noizbait jaio bada, baina ez omen da haren semea.  San Juan ebanjelista, Jesukristoren dizipulu maitea. Hamabi apostoluetan gazteena, baina ez horregatik errebeldea. Ogi apurra, Jainkoak afektu berezia baitzion. Dirudienez sukaldari ona, azken afaria berak prestatu baitzuen. Jesus gurutzean hil zenean haren ama etxera eraman zuen, ez omen zituen hankak. Jatorra Juan. Bere ama izango balitz bezala tratatu zuen Maria: bai, bai, bere jabetza bailitz bezala. Gizon  sortzailea, Pedrorekin batera Jesus esnatzen ikusi baitzuen. Amen.

Eta gaur San Juan bezpera eta gaur San Juan sua. Onartu dezagun, gure egutegia kristaua da. Mendekosteak, San Juanak, San Pedroak, San Ferminak, San Martzialak, Madalenak, Santiburtzioak, San Agustinak (aiba, emakume bat), Santioak, San Inazioak, Xanistebanak, San Pelaioak, Santa Kruzak, euskal jaiak. Arnasa.  Aste Santua, Gabonak, igandeak, azaroak 1, abenduak 24, abenduak 25, urtarrilak 6, urtarrilak 8, martxoak 8. Arnasa.

Arg: Facebook: Harremantxo

Arg: Facebook: Harremantxo

Gaurko gaua, sua, natura, eguzkia, ura… Gizakia lurretik jaio eta bizi izan da. Urteko egunik luzeena eta halakoz, gaurik motzena da gaurkoa. Eguzkiaren etorrera, udako solstizioa, ospatzen da. Suak irudikatuko du eguzkia plaza asko argituz. Espiritu txarrak uxatzeko egiten da salto suaren gainean eta nahi ez diren gauzak erre. Eta sorginak: natura eta belarrak ezagutu eta maite dituzten emakumeak. Suaren inguruan ondo jan eta edatea ohitura dutenak. Kristautasunak erre dituenak. Baina gu, haien alabak gara, sua piztera etorri garenak. Ohitura paganoa baita, ez kristaua.

Eta gaur San Juan Sua? Gaur ekainaren 23a, eguzkiaren eguna, udako solstizioa, lurraren jaia, sorgin gaua…  Urdiainen kantatzen duten bezala: “orain arte belar, hemendik aurrera gari”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ainhoa Mariezkurrena

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak. Ea sustraietara heltzen naizen…Patroi berdinetik josi gaituzte denoi. Egunero bizitako egoera ustelak normalizatu eta askotan idealizaturik bizi gara, engainuan. Lasai luzatu zidaten erratza behin emakume izateagatik. Lasai asko igo naiz gainera ni. Hemendik hobeki ikusten dira gauzak.

Azken bidalketak

  • Bo(to)rrokalariak
  • Baraua bizitzaz desintoxikatzeko
  • Energiaren kanalizatzaileak
  • Gorputza zuzentzeko betaurrekoak
  • “Elite batek kontrolatzen ditu moda-gustuak”

Iruzkin berriak

  • Kontuz baginan sartzen dugunarekin | EIBZko liburutegia(e)k Kontuz baginan sartzen dugunarekin bidalketan
  • Dantza garaikidea: Gorputz adimentsuak | EIBZko liburutegia(e)k Dantza garaikidea: Gorputz adimentsuak bidalketan
  • Ainhoa Mariezkurrena(e)k “Arazo fisikoen %99,9ak eragin emozionala du” bidalketan
  • Iñaki Suinaga(e)k “Arazo fisikoen %99,9ak eragin emozionala du” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • Gorputza
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA