“Arazo fisikoen %99,9ak eragin emozionala du”
Julia Martinez Yael kinesiologo urnietarra elkarrizketatu nuen aste honetako astekarirako. Paperean azaltzen direnez gain, hona kontatu zizkigun datu eta bitxikeria guztiak: emozioak, gaixotasunak, energia, burujabetza, kontzientzia, medikuntza, jakinduria, landareak…
Nola ulertzen du gorputza kinesologa batek?
Gorputza ez da soilik atal fisikoa, ikuspuntu globalago batetik begiratu behar diogu. Karrozeria garela uste dugu, baina hura ez da mugitzen kable edo bateriarik ez badu. Gorputzaren kable edo bateria horiek arlo energetikoak ordezkatzen du, meridianoen sistema guztia. Horrek gorputza mugitzea eragingo du. Gorputz fisikoaren mugimendua lehen arnasketarekin hasiko da azkenekoarekin amaitu.
Horrela bada, Kinesologia Emocional Practica alorretik egiten dut lan, ikuspuntu horretatik. Emozionala, emotion hitzetik dator eta mugimendua esan nahi du. Gorputzak motibatzen gaituenera mugituko gaitu: bidai bat, partidu bat, janari bat, pertsona bat…
Nork gidatzen du gure kotxea, orduan?
Sinesmenekin osatuta dagoen alor mentala daukagu: gurasoak, kultura, erjilioa, hezkuntza, hizkuntza kodigoak, irakurketarenak, gidatzekoak… Eskolan erakutsi diguten guztia, esaterako. Atal honek indar handia du gure gorputzengan, bizitza bertatik bideratzen baitugu. Giza biologiaren ikuspuntu materiala daukagu, fisikoa dena. Eta horrekin gaude programatuta. Animaliak beste modu batekoak dira, beste ikuspuntu bat daukate.
Zein erlazio du emozionalak eta mentalak?
Fisikoa, emozionala eta mentala erlazionatuta daude. Pertsona batek lanik aurkituko ez duela pentsatuz gero errealitatean eragingo dio. Beldurrak eta intseguridadeak sortuko dizkio eta gorputz fisikoan islatuko dira. Gainera, gorputzaren toki fisiko batera loturik egongo da, kasu honetan giltzurrunetara, ilera, entzumenera eta hezurretara. Hala pentsatuz gero, hala sentituko dut eta hala eragingo dio nire gorputzari.
Fisikoan zerbait gertatzen bada ez da kasualitatez izan. Tripako, bizkarreko, ezkerreko edo eskuineko hankeko mina izateak esanahi konkretua dauka.
Nola kontrola dezakegu?
Kanpo energetikoek erreguladoreak dauzkate: Chakra. Energia hartu eta itzuli egiten dute. Arlo espiritual batetik bizitza honetan zertara etorri garen hartu behar dugu kontuan. Ez gatoz soilik jan, ugaldu eta hiltzera. Hori oso atzean geratu da. Pertsona asko garatu da eta askoz gehiago behar dugu. Gure bizitzari zentzua ematen jakin behar dugu. Einsteinek zioen: gorputz fisiko batean bidai espiritual bat egiten ari garen izakiak gara.
Orduan gaixotasunak kontrola ditzakegu?
Pertsona bat kontsultara etorri eta edozein arazo fisiko planteatzean ikuspuntu honetatik lantzen dugu eta %99,9 kasuetan arazo fisikoek osagai energetiko emozionalak dituzte. Fisika kuantikoak dioenaren arabera, mentalaren proiekzioak gara, mentalarekin eraikitzen dugu gure bizitza. Pentsatzen dugunaren arabera eraikitzen dugu gure errealitatea. Nik gaur pentsatzen badut Donostian bost lanpostu egongo direla, ahal dudana egingo dut bat lortzeko. Â Nire errealitatea horretara eraikitzen ari bainaiz.
Ikuspegi honetatik problematika non dagoen lantzen dut gorputzaren bitartez: arnasketak, kanpo meridianoak, emozioak, askotan sinesmenak kendu eta kontzientzia garatzearekin nahikoa da. Noski elikadura eta alor fisikoa ere garrantzitsuak dira.
Emozioak kontrolatzen ditugu edo emozioek guri?
Bi gauzak. Programazio baten baitan bizi gara. Batetik, gurasoen genetika daukagu, informazio jakin bat ematen digutena. Informazioa asko eskolak eta gizarteak ere ematen digute. Guzti honekin emozio jakin batzuk sortzen ditugu.
Adinarekin kontzientzia irabaziko dugu. Jada ez dago egia bakarra, txikitan uste dugun bezala. Zazpi urteetatik aurrera, esaten digutena zalantzan jartzen hasten gara. Gure errealitate propioa osatzen hasiko gara. Hortik aurrera kontzientzia garatuko dugu. Oihukatzen nautenean negar egiten dudala konturatuko naiz, nire amak egiten duen bezala. Orduan programazioa aldatzeko gai garela konturatuko gara. Inkontzienteki eredatzen dugun zerbait da, baina aldatzea gure esku dago. Konturatu egin behar gara horretarako.
Â
Kinesologia gaurko medikuntza ereduari alternatiba da?
Erdi Aroa baino lehen, eboluzio industriala hasi aurretik, gizakia naturarekin konektatuta bizi zen. Mendia, landa… Gorria zegoenean hurrengo egunean eguraldi ona egingo zuela iragartzen zuten…Inguratzen zutena ikusi eta sentitzen zuten. Jendea oso pertzetikoa zen.
Eboluzio industrialarekin, bestela bizitzen hasi ziren eta hirietara jauzi zen, naturarekin harremana galduta. Gizakiak maila teknologiko batean asko eboluzionatu du. Garai hauetan gorputza erloju baten gisa ikusten zuten. Pieza desberdinez egindako biomekanismoa. Dena parte desberdinetan banatua: birika, neurologia, asmatologia… Ez dute ikuspuntu globalik.
Modu mekaniko horretan ulertzeko joera gaur arte iritsi da. Zirujiak, adibidez, zatiak hartu eta kendu egiten ditu: moztu eta itsatsi. Bestalde, kimikoki ere eragingo da: farmatologia. Hasieran landareen erabilera nabarmena zen eta gaur, apenas erabiltzen dira.
Bizitza ikusteko modu desberdinak aldatzen joan dira. Einsteinek bizitzako ikuspuntua  garatu zuen: “Dena da energia, dena tranformatzen da eta dena kanpo energetikoak dira”. Harrigarriena da, elkarte zientifikoek hori egia zela aitortzea izan zen. Izan ere, fisikoek, neurtu, begiratu eta aztertu egin zuten eta baieztatu egiten dute. Gaur fisika kuantikoak dio gure errealitatearen sortzaile garela. Baina giza-mailan ez dugu hori garatu.
Eta zuk nola egiten duzu lan?
Parte fisikotik energetiko mental emozionalera doa nire lan egiteko moduak. Nik kontsultan, kinesologia egiten dut: muskulo baten bitartez gure bio-ordenadoreari galde diezaiokegu, zerebroari. Bertan gertatzen zaigunaren informazio guztia gordetzen da: jaiotzetik gaur arte bizi dugun guztia. Zati kontzientea goialdean egongo da eta inkontzientea azpialdean. Jendeak egoerak planteatzen dizkit eta galderak botatzen dizkiot bere burmuinarekin konektatzen duen gorputzeko muskuluari. Mugimendu bitartez, bere gorputzak hau eta hau kontatuko du.
Lan egiteko metodo propioa ere asmatu duzu. KEP.
Kinesologiarekin maitemindu eta lau eskoletako irakasle izan nintzen. Irakasle zoragarriak izan ditut, baina denbora pasa ahala, ia 20 urte, hura baino errazagoa egin nezakeela konturatu nintzen. Azkarragoa eta eraginkorragoa. Hasieran nire irakasleak traizionatzen nituela sentitzen nuen, baina hobe egin nezakeela ere sinesten nuen eta hala hasi nintzen.
Kinesologia Emozional Praktikoa da KEP. Kinesologia: arazora iristeko subkontzientean eragitean datza. Emozionala: emozioak beharrezkoa ditugulako bizitzeko. Gure burmuinera konektatuta daude eta motibatzen gaituenera mugitzen gaitu. Eta praktikoa: une bakoitza erreparatu, aldatu eta hobetzeko egin dezakegunaz jabetuko gara. Egunerokoak arazoa erakusten dizu, bizimoduari erreparatzen badiogu.
Metodo eraginkorra duzu?
Lehen urratsa eman nuenean jendeak gehiago eskatzen zidan eta beste bat eman nuen. Eta gehiago eskatzen zidaten. Honaino iritsi arte. Sortu dudana antolatu, sistematizatu, idatzi, hausnartu eta ulertu behar izan dut. Eta gero ekin. Orain, euskaratzen ari gara. Gai emozionalek euskararekin loutra estua dute eta hutsune bat dugula ohartu gara. Euskalduna oso emozionala da baina ez hitzen bitartez. Horregatik dago hizkuntzarekin arazoa. Elkar ulertzeko balio du baina ez mamia transmititzeko.
Zergatik joango gara zugana?
Pentsamenduak zaindu behar ditugu gorputz fisikoa ez mintzeko. Eta energia garela kontuan izan behar dugu; harekin zer egin eta kontrolatzen jakin. Norbait medikura doanean soilik istorioaren zati bati erreparatzen dio. Zirujia eta farmatologian oinarritutakoa. Medikuek honekin nahi dutena lortzen ez badute ez dakite zer egin. Gaur mediku asko kanpo magnetikoak eta landareak ikasten ari dira.
Medikamentuek batzuetan eragingo dute eta besteetan ez, mina kentzeko balio dutelako, baina ez sendatzeko. Nik ere ez ditut pertsona sendatzen. Gorputza bakarrik errekuperatzen da, bere kromosometan autogainditzeko gaitasuna dauka. Nik prozesu horretan laguntzen diot. Gorputzari gehien behar duena ematen diot. Batzuetan medikamendua eta atsedena beharko dut eta besteetan hitz egin eta besarkatzea izango da bidea. Arlo medikoa beharrezkoa da, arlo energetikoa oso garrantzitsua da.
Gorputzen gaineko kontzientziarik ez dugu, beraz.
Kontzientzia oso transformagarria da. Zertan ari garen konturatzen garenean aldatzeko gaitasuna daukagu. Jendea arazoen jatorriaz konturatu eta aldatzea beregain dagoela konturatzean ia mirari bat gertatu dela dirudi.
Bizitzea tokatzen zaigun etapa honetan daukagun informazioa buruarekin kudeatzean erortzen gara. Ikuspegi mentala dago zabalduta, gehiegi. Dena da mentala. Kontzientziarekin zer alda daitekeen ikaragarria da. Hori da kinesologiak duenaren ona. Subkonzientetik konzientera pasatzen direla gauzak. Niretzat jakitea, kontzientzia izatea da. Gure bizitza nola gidatu jakin eta baldintzek eragiten ez uztea.
Zergatik harritzen gaitu sintomak nondik datozen asmatzen duzuenean?
Jendeak ez du imajinatzen eta sinesten gorputza entzun eta ukitzearekin sabel edo buruko zonetara irits gaitezkeenik eta mina kendu. Ezta digestio molestiak ditugunean bular azpialdea bi minutuz ilargi erdiko forman laztanduko bagenu, pasa egingo zaigula ere. Baina egia da. Hori jakiteak nire bizitzaren gaineko boterea ematen dit jabetza honek.
Bestalde, bizimodua kontuan hartuta gaixotzen gara. Eta pentsatzen dugunaren baitan bizi gara. Gakoa da egiten ari garenaz jabetzea.
Horretarako gorputza ezagutu behar dugu.
Eskolan erakutsi beharko liguteke hori, norbera ezagutzea oso garrantzitsua da. Gure estrukturak gure ekintzak gidatzen ditu. Aurpegia nolakoa daukagun ikusteak soilik (begiak juntu, kokotsa altu…) jarrera bat adierazten du. Estruktura fisiko horrek naturalki jarrera bat izatera eta emozionatzera eramango gaitu. Horretarako estruktura ezagutu behar dugu, non bizi garen jakiteko. Kotxe batek ez du funtzionatuko gidaririk ez badauka.
Emakume edo gizon izateak, adibidez, eragin handia dauka. Baita kulturak ere. Eta, arraroa badirudi ere, informazio astrologikoak ere. Jaiotzen garenean eta dimentsio fisiko honetan sartzen garenean, jasotzen dugun lehen inpaktua izarrak dira: kosmosa. Â Kokapena kontuan izanik modu batean edo bestean eragingo dio gorputzari, pertsona baten lehen inpresioak markatzen gaituen moduan. Ez da berdina Espainiara hegoaldetik edo iparraldetik sartzea.
Programazioa alda dezakegu?
Pentsatzen dugu hau horrela da eta ez da inoiz aldatuko, horrela delako. Baina gezurra da. Horrelakoa naiz informazio hau jaso dudalako baina ez dut horrelakoa izan nahi. Kontzientzia hori badut, aldatu dezaket. Ni horrelakoa banaiz eta besterik gabe hori onartzen badut, nire seme-alabak ere horrelakoak izango dira.
Libreak gara baina kakotx artean, programazio baten barruan eta harekiko daukagun ezagutzaren baitan. Harekiko kontzienteak ez bagara horrek kontrolatuko gaitu. Kontzientzia badut nik gidatuko dut eta hortaz askeagoa izango naiz.
Bizi estilo bat al da zuretzat?
Txikitan landareekin egiten nuen lan. Etxeko armairutxo batean gordetzen nituen eta liburu asko nitue. Eta zorionekoa naiz. Kontzientziarekin lan egitea tokatu izanagatik nago pozik. Eta pertsonekin lan egitea. Bizitzeko modu bat da, bizitza ikusteko modu bat da, bai. Pertsonak aldatzen dituena. Klaseak ematen ditut eta ikasleek bizitzeko modu berriak eraikitzen dituztela esaten didate. Behin nire semea nire klaseetako batera etorri zen eta esan zidan: “ama nik hau jada badakit”.
Nola lagunduko gaituzu?
Edozer gauzagatik etor zaitezke nigana. Komunikazio arazoak, azterketekin asmatzen ez baduzu, lepoko mina baduzu, ongi lo egiten ez baduzu… Planteatzen duzun guztia. nik soilik zure gorputzari galdetuko Diot zailtasuna zerk jartzen dizun jakiteko. Eta ondoren soluzioak bilatzen saiatuko gara.
Beti da abentura bat. Formazio handia daukat baina, gorputz bakoitzak zerbait berria eta desberdina kontatzen dit. Norbait datorrenean bere bizitzako atea zabaltzen dit eta hor sartzen naiz errespetu handiz, gauzak ateratzen joateko.
Egunerokorako proposamenik?
Bezeroei egunero bidaltzen diet esaldi bat. Gaurko esaldia: zure bizitzan gertatzen dela gertatzen dela, goxoki pentsatu.
Zure bizitzarekin zuri dagokizuna egin eta ez besteen arabera mugitu. Bizitza bat eman digute, zenbat iraungo duen ez dakigun denbora tarte bat, energia eta gorputz bat.. Guzti honekin zerbait egitera etorri gara eta espabilatu behar dugu.
Bakoitzak bere funtzioa bete behar du. Ez gara izango garbitzaile edo presidentea, izango gara lanbide bat edo bestea eginez gozatuko duen pertsona. Bakoitzak zoriontsu egiten duen lekua bilatu behar du eta bere tokia bete. Horrek ere besteak bere lekua aurkitzen lagunduko du.
Oso interesgarria, benetan. Oraingoz gainetik soilik irakurri badut ere, merezi du elkarrizketaren mamia ondo-ondo jasotzea.
Eskerrik asko, Ainhoa.
Aupa Iñaki,
Interesgarria, bai, Juliak kontatzen diguna. Kontuan hartzeko gauza dezente.
Mila esker idazteagatik
Pozik bizi!!
Ainhoa