Bo(to)rrokalariak
Gehiegizko garrantzia ematen zaie, nire ustez, hauteskundeei. Hainbestekoa da, jendea iraultzaile sentitzen dela botoa emateagatik. Egun hauetan, hainbeste komentario ilun abstentzioari. Hainbeste gorroto abstenitu denari. Nori ari zarete eskatzen, baina, botoa? Justu kritikatuena denari? Sistemak kanporatzen duen horri? Seinalatzen duzuenari? Epaitzen? Kontrolatu nahi duzuenari? Horiei eskatzen ari zarete botoa? Eta nori ematea; alboan uzten duen alderdiari? Mugak baino jartzen ez...
Read MoreBaraua bizitzaz desintoxikatzeko
Munduko animalia eta haur guztiek instintoz uzten diote jateari gaixo daudenean. Baraua fisikoki, mentalki eta espiritualki garbitzeko erabili da, beraz, betidanik. Elikagaiek sendatze prozesuan indartu egiten gaituzte eta gaixotasunean ahuldu. Hala dio Karmelo Bizkarrak, medikuntza higienistan adituak. “Gosea joan egiten zaio elikagairik absorbitu nahi ez duen gorputzari. Gaixo dagoenean ez du jaso nahi, garbitu baizik”. Andia mendilerroan dagoen Zuhaizpe Osasun Zentroa darama Bizkarrak....
Read MoreEnergiaren kanalizatzaileak
Rei; unibertsoa eta Ki; energia, unibertsoko energia, alegia. Izen hori hartzen du eskuen bitartez energia gorputzera transmititzea helburu duen terapiak, desorekan dagoena orekatzeko. Medikuntza forma hau Japonetik dator, Mikao Usui budistak garatu zuen 1922.urtean. Gorputz fisiko zein energetikoak orekatzea du helburu. Izan ere, maila fisikoa, emozionala, espirituala eta mentala orekatzen dituela diote adituek. Energia hori pertsonok garraiatzen dugu terapia honetan, kanalizatzaileak gara....
Read MoreGorputza zuzentzeko betaurrekoak
Nola mantentzen da pertsona bat zutik? Hori da posturologiak aztertzen duena. Zapaltzeko, ikusteko, entzuteko edota murtxikatzeko moduek gorputz baten postura alda dezakete, garunera informazio desegokia bidali eta bestelako min eta sintomak sortuz. Jatorri bakoitzak soluzio bat dauka. Gorputz-jarrerari lotutako akatsa begietatik, oinetatik, ahotik edo belarrietatik etor daiteke, gorputz atal horietatik bidaltzen baitiogu informazioa garunari. Informazioa egokia edo desegokia izan daiteke;...
Read More“Elite batek kontrolatzen ditu moda-gustuak”
Jantziek eta janzkerak gauza asko erakusten dute norberaz. Nolakoak gara, ordea, guztiok berdin janzten garenean? Irati Salsamendi Lozanok erantzun dio galderari, Jantzigintza eta Patroigintza ikasten ari den donostiarrak. Moda, manipulazioa eta interesak aipatu ditu, besteren artean. “Sistema oso batek egiten ditu modak eta gustuak”, dio Salsamendik: “Modaren alde sinbolikoa, tendentziak, kanon estetikoak eta kontsumoa, patriarkatuaren eta kapitalismoaren tresna boteretsua dira, interes...
Read MoreHaurdunaldi solidarioa?
“Merkatuak gure uteroak alokairuan uzteko eskaintza ez dugu emakumeok sortu. Pertsona aberatsen eskariak sortzen du emakume txiroen eskaintzarako beharra”. Auziari ikuspuntu feministatik heldu dion EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle Arantza Camposen hitzak dira. Gestazio subrogatuak kontraesanak sortzen ditu jendartean. Emakumeen gorputzaren askatasuna edo erabilera, legala edo ilegala, negozioa, elkartasuna… Arantza Campos irakasleak ikuspuntu feministatik hitz egin digu,...
Read MoreIlargia: biraka dabilen fenomenoa
“Bizitza modernoak itsu bilakatzen gaitu ilargiaren eraginen aurrean. Mitoa zena, zientziak frogatu du gerora. Izan ere, egunero ikus ditzakegu errealak diren efektuak gure bizitzetan”, dio Michel Gros idazle eta nekazariak. Egunero ikusten dugu ilargia, baina ezagutzen al dugu? Ilargiak Lurrari eragiten diola erakusten duten frogak ardatz, Ilargiaren Egutegia osatu dute Alkartasuna Kooperatibak, ENEEK Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak eta ARGIAk. “Lurra da guztiaren...
Read More“Izugarria da gorputzak sendatzeko duen gaitasuna”
Nahia, Oihu eta Maray 17, 15 eta 12 urteko nerabeak dira. Arizkuren herrian (Nafarroa) bizi dira eta ez dira sekula medikuarengana joan. Gutxiago gaixotzen direlako ala gorputzaren sintomak ulertu eta konponbideak bilatzen dituztelako? Biak ala biak dira erantzun egokiak. Hala baieztatu digu hiru nerabeen amak, Xandra Ruiz Santamaria arizkurendarrak. “Harreman osasuntsua, elikadura garbia, atsedena eta bizitza aktiboa izatea ezinbestekoak dira gorputzen oreka lortzeko”, dio. Ezaugarri...
Read MoreKontuz baginan sartzen dugunarekin
Errutinak betiko moduan jokatzera garamatza, zergatik eta nola bizi garen zalantzan jarri gabe. Hilekoa jaisten zaigunean jarraitu behar ditugun pausoak modu batean ematera ere ohitu gara. Zer da, ordea, baginan sartzen duguna? Zer ezkutatzen da? Tanpoiak eta konpresak erabili ohi ditugu hilekoa dugun emakumeok. Jendarteak, erlijioak, enpresek zein komunikabideek zuri eta garden –edo urdin– irudikatzen dute finean odola dena, emakume orok bizitzen duen prozesua desnaturalizatuz, isilean...
Read MoreIbon Agudo| Buruko isuria izatetik klown izatera
“Gordetzen den oro galtzen da, usteltzen da, itzaltzen da. Ematen den oro hazten da”. Mikel Markez abeslariaren hitzekin definitu du Ibon Agudok bere garapen pertsonala. Duela sei urte buruko isuria izan zuen Agudok. Gaur, gorputzaren kontrola hartuta, gaitasunak esploratzen eta esplotatzen dabil. 2010eko otsailaren 18a. Goizeko 8:45. Hala hasi du Agudok kontakizuna. “Seme-alabekin nengoen ikastolako autobusaren zain. Gaizki sentitzen hasi nintzen eta fuerte heldu nituen June eta...
Read More
Iruzkin berriak