Ilusioa ere salgai
Beharrezkoak ez ditugun hamaika gauza. Elkartasuna eta anaitasuna. Irribarrea eta poztasuna. Turroia, txanpaina. Topa. Bazkariak eta afariak. Janaria eta janaria eta familia. Opariak. Eta ilusioa ere salgai. Zein goxokia diren Gabonak sistema kapitalistarentzat. “Bakea eta anaitasun iragarkiak. Gerora ez baliagarriak”, Soziedad Alkoholika Olentzero maitea. Gabonetan primeran portatu naiz. Amonari lagundu diot hogeirentzat bazkariak prestatzen. Anaia bisitatzera joan naiz eta izebari postala...
Read MoreZorionak Euskal Herria?
Info Zazpik idatzitako txio batean zioen Antonio Alvarez Solis kazetariak: “Estaturik gabeko nazioentzat Europako munstroaren aurrean beharrezkoa da ahotsa izatea”. Ez dut ukatuko garrantzitsua ez denik, baina hortik zorionak esateraino… “Tristea da dena ospatu beharra, oraindikan dena lortzekoa da”, Berri Txarrak. “Ordezkatuko gaituzten” horiengan konfiantza osoa jartzeagatik zorionak. Kanpaina osoa botoa eskatzen igaro dutenei botoa emateagatik zorionak. Ez ditzagun gauzak...
Read MoreBizitzako eskema(k)
Egun hartan jaio nintzen eta gaur, hogeita hiru urterekin, bizitza nola amaituko dudan jakin dezaket. Pertsona bizidun guztiak jaio gara, baina ez da berdin egiten dugun gauza bakarra. Bizitza aurrera doan ahala, etapa batzuk bizitzera narama. Saltoka ezin ibili hemendik hara, egiten baitiot jendarteari baitit jendarteak traba. Pelikula bateko bi minutu ikusi eta amaiera asmatzen duzunean bezala bizi bazara zerbait gaizki egiten ari gara. Bizitza eskema: jaio. Ibili. Hitz egin. Jolastu. Ikasi....
Read MoreHilekoa, gizartearen txotxongiloa. 3/3
Hilekoaren inguruko saga honetan aurrera, mamuak maindire zuriz mozorrotutako txotxongiloak besterik ez direla sinetsi arte. Ez daukat gorriz zikintzeko beldurrik. “Ilargia zugan. Ondoegi gordetako sekretua” bideoko azken posta. Hor nonbait isilpean nuena ozen esan edo idaztean sentitu naiz aske, sekretua azaleratzean. “Ilusioz eta beldurrez ezagutu zintudan”, “emakume naiz zurekin”, “nola naizen nire gorputzaren menpeko”, “ikasi dut nirekin behar zaitudala”, “ez...
Read MoreHilekoa, gizartearen txotxongiloa. 2/3
Eskolan arbelean nengoenean etorri zitzaidan hilekoa lehen aldiz. Ederki asko gogoratzen dut. Bustia eta lirdingatsua zen zerbait sentitu nuen izter artean. Gelakide guztien aurrean biluzik sentitu nintzen. Aurreko artikuluan aipatutako bideoan agertzen den emakume baten hitzak dira, beste behin beldurra eta tabua adierazten dizkigutenak. Gezurrez estalitako egiak, alegia. Buruan daukagun kea da hain argi ikusten uzten ez diguna. Bideoak eskeinitakoarekin jarraituko dugu. Emakume eta...
Read MoreHilekoa, gizartearen txotxongiloa. 1/3
Emakume bihurtu zara. Zenbat min eta zenbat traba. Zenbat isiltasun eta ikara, zenbat galdutako algarak. Alde batera laga, zikina eta nazkagarria da. Zein usain txarra. Zenbat lotsatzen gara. Estutu hankartea, ekidin ateratzea. Gelditu etxean. Sufritu eta aguantatu, ez dadila inor konturatu. Gaixotasuna bada, hilekoa hau dela pentsatzea da. Diana Fianovak emakumeen bizipen eta sentimenduetara bidaiatu nahi izan du hilekoa bitartekari gisa jarrita. “Ilargia zugan. Ondoegi gordetako...
Read MoreEz gaitzala udazkenak zimeldu
Ez dakit ziur ispiluan ikusten dudan hura ote naizen. Berebiziko garrantzia ematen diot izan nahi dudanari eta ez naizenari. Sistema patriarkalak emakumea bigarren planoan jarri du, sinestaraziz ez garela jendartearentzat garrantzitsuak. Zama honekin bizi gara eta lotu dizkiguten kateak gehiago estutzeko hazita gaude, gainera. Gure burua erruduntzat eman eta kolpatzeko. Zein sistema erraza beregain sinesten ez duten emakumeak haztea, autoestimarik gabeak. Arazoak norberarenak direla sinesten...
Read More“Normaltasuna” komatxo artean
Psikologia irakasgaian ikasi nituen gauza gutxien artean gogoratzen dut irakasle hark esandakoa: “normala” hitza kakotx artean idatzi beharko litzateke beti. Zoritxarrez, normalizatutako sentimenduetan itota bizi gara, kakotxek indarra galdu duten itsasoan hondoratuta. Normala bihurtu dugu, berez “normala” beharko lukeena. Normala da gehiengoak egiten duena egitea eta pentsatzea. Normala da zirkulu horretatik kanpo dagoena epaitzea eta arrazoia kentzea. Normala da jendea etiketez...
Read More
Iruzkin berriak