Amaia Lekunberri
Mundu honetako bizilagunen gehiengoa gaitu azpiraturik makinak, baina ez hargatik errenditurik. Egitura zanpatzailearen arrabotsak ezer aditzeko tarterik ematen ez badu ere, makineriarena ez den beste jardun bat antzeman daiteke honen baitan. Engranajeen hortz artean, hamaika dira birrinduak izateari erresistentzia jartzen dioten norbanako, talde eta borrokak. Herri boteretik, behetik gora, eta bizitza erdigunean jarri asmoz makineria trabatzeko ahaleginean dihardutenak. Berauek izango ditu ardatz blogak, feminismoari (zeharkatzen duten borroka guztiekin) toki zabala eskainiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Langileen eskubideak, sintoma arinekin(e)k Langileen eskubideak, sintoma arinekin bidalketan
- Zaintzak(e)k Zaintzak, garaiotan bidalketan
- Etxebizitza lubaki • ZUZEU(e)k Etxebizitza lubaki bidalketan
- LANAREN EKONOMIA: Amazon Ezkerraldean, Klasea eta aniztasuna eta Turistifikazioa | Bilbo Hiria irratia(e)k Tourist go home bidalketan
- Errealitatea autobusean paseo bat da - halabedi(e)k Errealitatea autobusean paseo bat da bidalketan
Artxiboak
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko martxoa
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko iraila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Aireratu ditzagun gure kulero odoleztatuak
Atalak: feminismoa
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Nire sorgin kondizioa agerian uzten duen grano parea aurpegian eta egoera emozional barnerakoiaz nabil atzotik. Ilargi berria heltzeaz batera nire bizi-erritmoak eta energiak beherakada nabarmena jasan dute, eta nire behar nagusia atseden hartu eta hausnarketa sakonetan murgiltzea bilakatu da. Ez nago gaixo, ez naiz zoratu, garbiketa fisiko eta emozional honen ostean biziberritu eta energiaz beterik berpiztuko naizelako segurtasun guztia daukat. Bospasei egun besterik ez, eta bizitzak dakartzan erronka guztiei aurre egiteko indartsu azalduko naiz, gogotsu hartuko ditut ostera ere esku artean ditudan proiektuak. Aztertua dut eta horrela izanen da, hilero bezala.
Nire izaera ziklikoaz jabetu, berau onartu, aztertu eta ulertzea izan da emakume bezala eman dudan pausurik oinarrizkoenetarikoa. Kontuan hartuta emakumeon gorputz eta sexualitatea menperatuz eraiki duela patriarkatuak bere kontrolerako arma indartsu eta oinarrizkoenetarikoa, gure jabekuntza prozesuan ezinbestekotzat hartu beharko genukeen aspektua dela deritzot. Sistema patriarkalak, bere onurarako, luze eta temati dihardu emakumeok berezko ditugun botere iturriengandik aldentzen. Mekanismo horrekin lortzen du emakumeok gure buruarenganako eta naturarenganako konexio eta errespetua galbidera eramatea, geureak ditugun gorputzenganako deskonexioa eta ignorantzia bultzatuz. Hilerokoaren izaera zikindu eta kutsatu duten mitoz josi gaituzte luzaroan, emakumeon emozioak, anatomia, jarioak eta zikloa bera estigmatizatzea lortuz.Nola ulertu bestela emakume askok beraien hilerokoarekin duten harreman kaxkarra, hilabete joan eta hilabete etorri, hau zigor bat bailitzan pairatuz? Nola azaldu hilerokoarekin igerilekura joan edota maionesa saltsa sinple bat egitea gomendagarriak ez direlako sinesmen zentzurik gabekoak?
Ozen diot lerrootan amorrazioak ez duela tokirik ni eta nire hilerokoaren artean. Maite dut nire hilerokoa, ezagun ditut honen usaina eta kolorea, sekulako maionesa saltsak egiten ditut odola dariola nagoenean ere, eta silikonazko kopatxoa hanka artetik ateratzen dudanean, behin baino gehiagotan gelditzen naiz nire odol jarioarekin jostari. Nire odola, nire tresna, nire boterea. Eta botereaz mintzatzen naiz hilerokoa emakumeok geure burua ezagutzeko tresna baliagarritzat jotzen baitut, ilargiak gure zikloan duen eragina aztertu ezkero gure izaera ziklikoaren nolakotasunak aztertu eta gure burua gehiago ezagutzea errazten baitigu.
Miranda Grey-k bere “Luna Roja” liburuan azaltzen duen bezala, ilargiak mareetan bezala pertsonengan ere eragin nabarmena dauka. Emakumeon kasuan gainera, bada antzekotasun nahiko zehatz bat ilargiaren eta gure zikloaren artean, orokorrean biak baitira hogeita zortzi egunekoak. Hala bada, ilargiaren posizioa eta emakumearen zikloak harreman estua gordetzen dute, lau fasetan banatzen delarik azken hau: menstruazio fasea, odol jarioa amaitzen denetik obulazioa hasi arteko fasea, obulazio fasea eta obulazioa amaitzen denetik berriz ere menstruazioa hasi arteko fasea. Fase bakoitzak nolakotasun eta eragin jakin batzuk ditu emakumearen gorputzean, orokorrak batzuk eta emakume bakoitzaren araberakoak beste batzuk. Kontua da bakoitzak bere fasearen nolakotasunak aztertuz gero, fase guztiei probetxu ateratzeko gai izateaz gain bere barnean zer gertatzen ari den jakitea ahalbidetuko diola, bere burua ulertuz momentu oro. Guzti honetan berebiziko garrantzia hartzen du menstruazio faseak adibidez, sorginaren fasea bezala ere ezaguna. Hilerokoaz gaudenean suminkor egoteko joera daukagu, egun batzuez gizarteak eskatzen digun emakume isil eta moderatu prototipoa apurtzeko joera gehiago izaten ditugu, eta gogaitzen gaituen horren aurrean gainontzeko faseetan baino haserreago agertzen gara. Beraz, momentu aproposa berau gure bizitzan enbarazu egiten digun hori zer den aztertu eta gure bizitzatik betiko kanporatzeko.
Nire sorgin kondizioa agerian uzten duen grano parea aurpegian, egoera emozional barnerakoiaz eta sumintasunerako joera honekin patriarkatua, eliza, edota industria farmazeutikoa gure obulutegi eta gorputzetatik ateratzeko deia egiten dut. Geure gorputzak dira eremu politiko oinarrizkoenak, gugandik hasi beharko ginateke desio ditugun aldaketak lantzen. Gure gorputza eta sexualitatea gureak eta ez beste inorenak direla argi utziz, aireratu ditzagun gure kulero odoleztatuak.
LA LUNA EN TI: Un secreto demasiado bien guardado from ankesenaton on Vimeo.