{"id":68,"date":"2014-09-14T21:15:09","date_gmt":"2014-09-14T20:15:09","guid":{"rendered":"http:\/\/www.argia.eus\/blogak\/ander-perez\/?p=68"},"modified":"2014-09-14T21:15:09","modified_gmt":"2014-09-14T20:15:09","slug":"bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/","title":{"rendered":"Bederatzi gako Eskozia ulertzeko"},"content":{"rendered":"<p><!--\nP { margin-bottom: 0.21cm; }\n--><\/p>\n<p lang=\"eu\">Era eta dimentsio honetako gai batek azalpen luzeak behar baditu ere, hona hemen bederatzi gako, Eskoziak bizi duen une historikoa eta hurrengo osteguneko erreferenduma ulertzeko.<\/p>\n<p lang=\"eu\"><b>Eskozia Eskozia da, eta kito<\/b><\/p>\n<p lang=\"eu\">Identitateak ez du berezko pisurik Eskoziak bizi duen independentziari buruzko eztabaidan. Inork ez du ondokoa konbentzitu behar zapaltzen duen lurra Eskozia dela. Ez dago horren beharrik. Denek \u2014independentistek zein unionistek\u2014 onartzen dute badela munduan Eskozia izeneko nazio bat, muga ongi definitu eta izaera propioa duena. Estatistiken arabera, Eskoziako biztanleen hamarretik zazpik \u201ceskoziar\u201d hitza erabiliko luke bere burua aurkezteko, eta bik bakarrik erabiliko lukete \u201cbritainiar\u201d kontzeptua. Eskoziarrak, batik bat, eskoziarren gisara ibiltzen dira munduan. Horregatik da agian mundu osoko estaturik gabeko naziorik ezagunetarikoa. Eskoziak kirol selekzio ofizial propioak eta berezko parlamentu zein gobernuak ditu. Aurreko guztia dela eta, orain bizi denaren moduko prozesu bati ekiterako orduan, inork ez du zalantzarik subjektu politikoa zein den esaterako orduan, ez Edinburgon, eta ezta Londresen ere.<\/p>\n<p lang=\"eu\">\u00a0<b>Ezbaian dagoena, eredu soziala<\/b><\/p>\n<p lang=\"eu\">Identitateak baino, eredu sozial berri baterako itxaropenak oinarritu du independentziaren aldeko argudioa. Irwine Welsh <i>Trainspotting <\/i>liburuaren egileak \u2014eta ez da bereziki nazionalista\u2014 hurrengo irailaren 18an <i>YES<\/i> bozkatzea \u201cneoliberalismotik urruntzeko mekanismoa\u201d izanen dela nabarmendu du. Joera horren arrazoia agerikoa da: eskoziarrak nazkatu dira bozkatu gabeko gobernuak eta politikak pairatzeaz. Ez dute nahi <i>tory<\/i>-en (Alderdi Kontserbadorea) menperatzea jasaten jarraitu. Askok gogoan dute oraindik Margaret Tatcherrek langile auzoetara ekarritako miseria, eta berriz pairatzen ari dira haiek babestu gabeko politikak. Kontserbadoreek, izan ere, Ingalaterran lortutako babesari esker agintzen dute Erresuma Batuan. Eskozian, ordea, oso mugatua da haien eragina. RIC-en (Radical Independence Campaign) kanpaina batek hala egin zien iseka: <i>\u201cEskoziak parlamentari tory-ak baino panda gehiago ditu\u201d. <\/i>Eta hala da. Edinburgoko zoo-an bi hartz panda daude; azken hauteskundeetan Eskoziatik Wensmisterrera bidalitako 59 hautetsien artean, ordea, bakarra izan zen kontserbadorea.<\/p>\n<div id=\"attachment_71\" style=\"width: 609px\" class=\"wp-caption alignnone\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-71\" class=\" wp-image-71\" alt=\"IMG_5043\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043.jpg\" width=\"599\" height=\"231\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043.jpg 800w, https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043-300x116.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043-768x297.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 599px) 100vw, 599px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-71\" class=\"wp-caption-text\">Independentzia tory-en politikarekin amaitzeko irtenbide gisa aurkeztua izan da.<\/p><\/div>\n<p><b>Kontran, beldurra<\/b><\/p>\n<p>Independentistek alderdi soziala indartu duten bitartean, unionisten kanpaina beldurra hedatzera mugatu da, batik bat. Helburua zalantzak sortzea izan da, eta balizko independentziak txanpona, Europar Batasuneko kidetza, pentsioak eta abar luze bat arriskuan jar ditzakeela nabarmendu dute. Ez da kasualitatea eskoziarren %60rentzat <i>Better Together <\/i>kanpaina unionistak izaera negatiboa izatea. Kontrakotasuna adieraztera mugatu dira, eta bukaeran bakarrik, inkestek baiezkoaren aldeko joera nabarmendu dutenean egin dute proposamena (eta ez da ere batere zehatza): <i>devolution-<\/i>a.<\/p>\n<div id=\"attachment_76\" style=\"width: 607px\" class=\"wp-caption alignnone\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/2014-09-14-11.57.45.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-1\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-76\" class=\" wp-image-76\" alt=\"Unionistek beldurra zabaltzera mugatu dute kanpaina.\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/2014-09-14-11.57.45.jpg\" width=\"597\" height=\"225\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/2014-09-14-11.57.45.jpg 800w, https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/2014-09-14-11.57.45-300x113.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/2014-09-14-11.57.45-768x290.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 597px) 100vw, 597px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-76\" class=\"wp-caption-text\">Unionistek beldurra zabaltzera mugatu dute kanpaina.<\/p><\/div>\n<p><i><b>Zer da devolution-a?<\/b><\/i><\/p>\n<p align=\"LEFT\">Devolution-a garai batean Eskoziarenak (edo Galesenak, bere kasuan) ziren eskumen eta instituzioen itzuleran datza. Erresuma Batutik Eskoziara pasatzea, alegia. 1979. urtean planteatu zen aurrenekoz, eta eskoziarren %51k bozkatu zuen parlamentu propioa izatearen alde. Londresek azken unean egindako trikimailu baten ondorioz (baiezko botoek errolda osoaren %40 gainditu behar zuela erabaki zuten) egitasmoa ez zen aurrera atera. 1997.ean berrartuko zen eztabaida, Westminsterren laboristek agintzen zutela, eta orduan bai, eskoziarren ia %75ak hala erabaki ostean, Eskoziako Parlamentua eratu zen. Filtrazio baten arabera, orduko Eskoziarako Estatu Idazkari George Robertsonek hala esan zuen orduan: \u201cdeszentralismoak erabat akabatuko ditu nazionalismoak\u201d. Bada, gauzak ikusita, ez da horrela izan. Eta orain, erreferendumaren kanpaina azkenekotan dagoenean, eta baiezkoaren aldeko joera hazi denean, <i>devolution-<\/i>az mintzatzera itzuli dira unionistak, Eskoziarako eskumen gehiago aginduz, ezezkoak irabaziko balu.<\/p>\n<p><b>Erabakitzeko eskubidea, oinarrian<\/b><\/p>\n<p>Dena dela, eta trikimailuak alde batera utzita, egia da Londresek ez duela gurean estatuen partetik ohikoak diren jarrerak erakutsi. <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2419\/eskoziako-bidaia-baten-ohar-batzuk\/inprimatu\">Jon Alonsok ongi esan zuen<\/a> Katalunia (edo Euskal Herria) ez dela Eskozia, batez ere Ingalaterra ez delako Espainia. Hona hemen esaldi bat, adibide bezala: \u201c<i>Nazio gisa, eskoziarrek autodeterminazio nazionalerako eskubide ukaezina daukate<\/i>\u201d. Edo beste hau: \u201c<i>Garbi dago eskoziarrek hala nahi badute Erresuma Batuaren gainerakoetatik independizatzeko eskubidea daukatela<\/i>\u201d. Lehengoa Margaret Tatcherrena da, Tony Blairrena bigarrena. Eskozian, izan ere, erabakitzeko eskubidea erabat onartua dago, eta inork ez du zalantzan jartzen. Hainbeste non, Angel Oiarbidek behin esan zigunez, Nazioen Mundua ekimenarekin Eskoziara joan eta <i>Self-determination <\/i>leloa zuen pankarta zabaltzean, eskoziarrak harritu egin ziren.<\/p>\n<p><b>Biziraupen ekonomikoa, argia<\/b><\/p>\n<p>Unionisten taktiketako bat balizko Eskozia independente baten bideragarritasun ekonomikoa zalantzan jartzea izan bada ere, argi dago Eskoziak nahikoa baliabide daukala garapen ekonomikoa ziurtatzeko. Europa osoko gas eta petrolio erreserben %60 dauka, eta potentzial handia du energia berriztagarrien eremuan. Turismoa, arrantza eta teknologia ere sektore indartsuak dira. Horri gehituz Eskozia herrialde txikia dela \u2014eta beraz kudeatzeko eta aberastasuna banatzeko errazagoa\u2014, ez luke arazorik izan beharko bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzerako orduan.<\/p>\n<p><b>Hotz dago kalean<\/b><\/p>\n<p lang=\"eu\">Eskoziako kultura politikoa ez da Euskal Herrikoa, ezta gutxiagorik ere. Erreferendumerako kanpaina azken astean sartu da, eta mugimendua gutxika hazi bada ere, oraindik urriak dira kalean adierazpen politikoak. Jendeak txapekin, kartelak leku batzuetan, ezezkoaren zein baiezkoaren aldeko postuak, eta gutxi gehiago. Politika ez da masa fenomenoa. Eskozian egonda, sahiestezinak dira Euskal Herriarekiko konparazioak. Baina hemen ez daude milaka pertsonetako manifestazioak, eta ez dago tentsio edo liskarrik baiezkoen eta ezezkoaren artean. Eztabaida pragmatismoz bizi da, pasioz baino. Baina horrek ez du esan nahi interesekin ez dagoenik.<\/p>\n<p lang=\"eu\"><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_4958.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-2\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone  wp-image-72\" alt=\"IMG_4958\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_4958.jpg\" width=\"598\" height=\"294\" srcset=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_4958.jpg 800w, https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_4958-300x148.jpg 300w, https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_4958-768x378.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 598px) 100vw, 598px\" \/><\/a><\/p>\n<p lang=\"eu\">\u00a0<b>Parte-hartzea, handia<\/b><\/p>\n<p lang=\"eu\">Eskoziarrak ez dira masan atera azken asteetan, baina masan joanen dira bozkatzera datorren ostegunean. Bozka eman dezaketenen %97ak eman du izena galdeketan parte hartzeko. Hortik, argi dago, ez dute denek bozkatuko. Baina argi dago parte-hartzea handia izanen dela. %80tik gorakoa, diote batzuk. Dena dela, azken Eskoziako Parlamenturako hauteskundetan (%50,4) baino altuagoa, seguru. Kalean gehiegi nabari ez bada ere, eztabaida presente dago familia eta lagun inguruetan. Independentziaren aldekoak dira aktiboenak, eta buru belarri saiatzen ari dira ondokoa konbenzitzen. <a href=\"http:\/\/wingsoverscotland.com\/weebluebook\/\"><i>Wee Blue Book <\/i>liburua<\/a> tresna garrantzitsua dute horretarako. Dagoeneko 600.000 kopia baino gehiago deskargatu dira, eta eskuz esku dabil eskoziarren artean, independentziarako botoak gehituz.<\/p>\n<p lang=\"eu\">\u00a0<b>Eta gero, zer?<\/b><\/p>\n<p lang=\"eu\">Irailaren 18ko bozketan baiezkoak irabaziko balu, Eskoziak estatua eratzeko bi urteko prozesu bateri ekingo lioke, 2016an izango lukeena punturik gorena, lehen parlamentu independenterako hauteskundeekin. Elizabeth II.ren koropean jarraituko luke, horren kontra ageri diren independentistek (SNPren ezkerrera daudenak) monarkiarekin bukatzeko erreferenduma egitea lortzen ez duten bitartean, behintzat. Ezezkoak irabaziko balu, denak berdin jarraituko luke. Momentuz. Izan ere, argi dago independentziaren aldeko jarrerak babes handia lortuko duela. Beraz, eta Salmondek kasu horretan beste erreferendumik deituko ez lukeela esan badu ere, denbora kontua litzateke gaur egungo egoerara itzultzea. Bai behintzat Londresek bere politika kontserbadore eta murritzaileekin jarraitzen badu.<\/p>\n<p><!--\nP { margin-bottom: 0.21cm; }\n--><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Era eta dimentsio honetako gai batek azalpen luzeak behar baditu ere, hona hemen bederatzi gako, Eskoziak bizi duen une historikoa eta hurrengo osteguneko erreferenduma ulertzeko. Eskozia Eskozia da, eta kito Identitateak ez du berezko pisurik Eskoziak bizi duen independentziari buruzko eztabaidan. Inork ez du ondokoa konbentzitu behar zapaltzen duen lurra Eskozia dela. Ez dago horren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":106,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-68","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.8 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Bederatzi gako Eskozia ulertzeko - Tirantezko galtza laburrak<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Bederatzi gako Eskozia ulertzeko - Tirantezko galtza laburrak\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Era eta dimentsio honetako gai batek azalpen luzeak behar baditu ere, hona hemen bederatzi gako, Eskoziak bizi duen une historikoa eta hurrengo osteguneko erreferenduma ulertzeko. Eskozia Eskozia da, eta kito Identitateak ez du berezko pisurik Eskoziak bizi duen independentziari buruzko eztabaidan. Inork ez du ondokoa konbentzitu behar zapaltzen duen lurra Eskozia dela. Ez dago horren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Tirantezko galtza laburrak\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-09-14T20:15:09+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"ander-perez\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"ander-perez\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"ander-perez\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/97262886e4816a4b30405b95c529f684\"},\"headline\":\"Bederatzi gako Eskozia ulertzeko\",\"datePublished\":\"2014-09-14T20:15:09+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/\"},\"wordCount\":989,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/104\\\/2014\\\/09\\\/IMG_5043.jpg\",\"articleSection\":[\"Komunikazioa\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/\",\"name\":\"Bederatzi gako Eskozia ulertzeko - Tirantezko galtza laburrak\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/104\\\/2014\\\/09\\\/IMG_5043.jpg\",\"datePublished\":\"2014-09-14T20:15:09+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/97262886e4816a4b30405b95c529f684\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/104\\\/2014\\\/09\\\/IMG_5043.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/wp-content\\\/uploads\\\/sites\\\/104\\\/2014\\\/09\\\/IMG_5043.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/2014\\\/09\\\/14\\\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Bederatzi gako Eskozia ulertzeko\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/\",\"name\":\"Tirantezko galtza laburrak\",\"description\":\"Libre gabiltza, libre edo.\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/97262886e4816a4b30405b95c529f684\",\"name\":\"ander-perez\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"ander-perez\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/blogak.argia.eus\\\/ander-perez\\\/author\\\/ander-perez\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bederatzi gako Eskozia ulertzeko - Tirantezko galtza laburrak","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Bederatzi gako Eskozia ulertzeko - Tirantezko galtza laburrak","og_description":"Era eta dimentsio honetako gai batek azalpen luzeak behar baditu ere, hona hemen bederatzi gako, Eskoziak bizi duen une historikoa eta hurrengo osteguneko erreferenduma ulertzeko. Eskozia Eskozia da, eta kito Identitateak ez du berezko pisurik Eskoziak bizi duen independentziari buruzko eztabaidan. Inork ez du ondokoa konbentzitu behar zapaltzen duen lurra Eskozia dela. Ez dago horren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/","og_site_name":"Tirantezko galtza laburrak","article_published_time":"2014-09-14T20:15:09+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"ander-perez","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"ander-perez","Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/"},"author":{"name":"ander-perez","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/#\/schema\/person\/97262886e4816a4b30405b95c529f684"},"headline":"Bederatzi gako Eskozia ulertzeko","datePublished":"2014-09-14T20:15:09+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/"},"wordCount":989,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043.jpg","articleSection":["Komunikazioa"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/","name":"Bederatzi gako Eskozia ulertzeko - Tirantezko galtza laburrak","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043.jpg","datePublished":"2014-09-14T20:15:09+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/#\/schema\/person\/97262886e4816a4b30405b95c529f684"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-content\/uploads\/sites\/104\/2014\/09\/IMG_5043.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/2014\/09\/14\/bederatzi-gako-eskozia-ulertzeko\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Bederatzi gako Eskozia ulertzeko"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/","name":"Tirantezko galtza laburrak","description":"Libre gabiltza, libre edo.","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/#\/schema\/person\/97262886e4816a4b30405b95c529f684","name":"ander-perez","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/?s=96&d=mm&r=g","caption":"ander-perez"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/author\/ander-perez\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-json\/wp\/v2\/users\/106"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=68"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/68\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=68"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=68"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/ander-perez\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=68"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}