Argia Eguneko bidelagunei, esker onez
ARGIA Eguneko (eta asteburuko) biharamunak pasa eta gure eguneroko lanei heldu diegun arren, ez dugu berehala ahaztuko igandean Oñatin bizi izan genuena. Egun ederra ospatu genuen, zuek gabe ezinezko izango litzatekeen festa. “Hau antolatu duenak zientoka langile behar ditu izan”, dio Lander Arretxea kazetariak Argia Egunaz idatziriko kronikaren esaldi erretorikoak. Langileak ez, ehunka bidelagun egin ditugu Debagoienan, eta elkarrekin egin dezakegunaren hazia erein genuen...
Read MoreArgia Eguna ez galtzeko gida
Oñatin Argia Eguna dela-eta asteburu osoko egitaraua antolatu dugu herri eragileekin eta udalarekin elkarlanean. Mapa honetan ikusiko duzu non eta noiz izango diren ekitaldi nagusiak. Irailaren 20ko herri bazkarian parte hartzeko aukera badago oraindik, txartelak erosteko hemen duzu informazio guztia. Irailaren 19an Arrikrutzeko kobetara antolatutako ibilaldi mitologikora joan nahi izanez gero, erreserbak hemen egin...
Read More‘Trantsizioak’ argazki erakusketa zabalduko dugu larunbatean Oñatiko Gaztelekuan
ARGIAko argazki artxibo historikoan gordetzen diren milaka argazkien aukeraketa egin dugu, azken 40 urtetan izandako eraldaketa sozial eta politikoak islatu asmoz. Trantsizioak erakusketa Oñatin zabalduko da estreinakoz Argia Egunaren bezperan, irailaren 19an (larunbata) eguerdiko 12:30ean Gaztelekuan. Inaugurazioaren unean proiektuaren aurkezpentxo bat egingo da eta lunch txiki bat eskainiko zaie bertaratutakoei (zeliakoentzat egokitutako jan-edana ere egongo da). Apaletatik erreskataturiko...
Read MoreTELP: euskaraz nonahi eta noiznahi eroso sentitzeko tailerra Argia Egunean
Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz hitz eginez amaitzea, mintzakideak horretara eraman gaituelako edo besterik gabe, pisuzko arrazoirik gabe, erdarara pasatu garelako? Nori ez zaio gertatu norbaitekin erdaraz hasi eta mintzakidea euskaraz badakiela ondoren konturatzea, edo euskaraz hasi eta beste pertsonak euskaraz ez dakiela erantzutea? Euskaldunok ohituta gaude hizkuntza jardunarekiko egoera deserosoak jasaten, eta sarritan ez dugu izate, edo hala...
Read MoreZer da Argia zuretzat?
Argia Egunera deia egiteko aitzakiaz, gure irakurleei, gertuko sentitzen ditugunei, herri eragileei… galdetu diegu: zer iritzi duzu Argiaz? Batzuek bideoz erantzun digute, beste batzuek idatziz. Hona hemen horietako batzuk, eta doala gure esker ona, jasotako hitz ederrengatik. Iker Elosegi, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea: “Bada aspaldi ARGIA irakurtzen duDala. Enetako ARGIA astekaria zaindu behar den edo hobeki erran zaindu behar dugun harribitxi bat da. -Harribitxi...
Read More2016ko egutegia salgai Argia Egunean
Egutegiak ere Argia Eguna ospatu nahi du Oñatin eta inoiz baino lehenago inprentako buelta egin eta erosi nahi duenarentzat han izango da. Azalean urteroko informazioa izango du 2016ko egutegiak, alegia, santutegia, Seaskak utzitako euskal izendegia, eguzkia, ilargia eta mareak. Atzealdeetan berriz, jakingaiak ugari aurkituko dituzue: historia gaiak, hitzokeiak, etxerako gomendioak, zientzia, baratzea, errezetak eta efemerideak. 9 euro balioko ditu egutegiak.
Read MoreArgia Egunean ordaindu zure garagardoa ‘txantxiekin’
Irailaren 20an Oñatin egingo dugun festan moneta soziala erabiltzeko aukera izango da. Oñatiko udalarekin jorratutako elkarlanari esker Argia Egunean “txantxiak” erabiltzeko aukera izango da txosnan eta ARGIAren postuetan. Euroarekin baliokidetasun bera izango du txantxiak (euro 1 = txantxi 1) eta txantxitan ordainduz gero kanbioak txantxitan itzuliko dira. Txantxia 2014ko urrian jarri zuen martxan Oñatiko udalak eta herriko saltoki ugaritan erabili daiteke. Moneta soziala tokiko...
Read MoreArgia Egun Txikia: Arrasaten ere txikitik eragiten
Irailaren 12an Argia Egun Txikia ospatu genuen Arrasaten, bertako Euskal Herrian Euskaraz taldearen ekimenez. Goizean herriko euskara eragileekin topaketa egin genuen eta hemen dituzu atera ziren hainbat ideia. 20 bat lagun elkartu ginen Arrasateko Euskal Herrian Euskarazen Jai Zale tabernan. Besteak beste, Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) euskara elkarteko kideak, gaztetxekoak, Txatxilipurdi aisialdi elkartekoak, EMUNekoak, Udaleko euskara teknikaria, Arrasateko Euskal Herrian Euskarazekoak,...
Read MoreOñatiko Arrikrutzeko kobak ezagutzeko ibilaldi mitologikoa, Argia Egunaren bezperan
Argia Eguneko egitaraurako bereziki prestaturiko bisita antolatu du Arrikrutzera Oinaztu aisialdi elkarteak irailaren 19an. Jolasen eta ibilaldi mitologiko baten bidez ezagutuko ahal izango dira kobak. Etxeko guztiek egiteko moduko ibilaldi gidatua antolatu du Oinaztuk kobetara Argia Egunaren bezperan, Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar izenarekin. Bisita Arrikrutzeko aparkalekutik abiatuko da, irailaren 19an 16:30etan, eta jolasen bidez mundu mitologikoan sartuko dira...
Read MoreOstiralean Diadaren jarraipena Bartzelonatik
Bihar ARGIAren webgunean Diadaren zuzeneko jarraipena egingo dugu Bartzelonatik eta zuzenean eskainiko ditugu erraldoia espero den Via Lliure mobilizazioaren irudiak. Datorren aldizkarian, plebiszitu hauteskundeez erreportajea protagonista politikoen eta herritarren iritziak eta gako nagusiak...
Read More
Iruzkin berriak