Bigarrenez auzolan erraldoia Korrika mundura zabaltzeko
Abian da Korrika! Orain bi urteko edizioan oso esperimentu polita egin genuen denon artean: Korrika mundu osora zabaltzeko erreportaje baten itzulpen masiboa. Orotara 33 hizkuntzatara itzultzea lortu genuen. Erreportajearen helburua, batez ere, euskarak Korrika bezalako ekimenak zergatik behar dituen azaltzea zen. Ekimena bera azaltzeaz gain, garrantzitsu iruditu zitzaigun munduari kontatzea Espainiako eta Frantziako hizkuntza politikek euskarari (eta beraz, euskaldunoi) eraso nola egin izan...
Read MoreMozal Legearen aurkako bataila hau irabazi dugu
Lehen ere esan genuen. Ez genuela uste, jaso genuen zigorrean iradokitzen zen bezala, inori “baimenik eskatu” behar genionik gure lana egiteko. Mozal Legea bidegabea dela diogu, problema legea dela eta ez kazetaritza, eta horregatik erabaki genuen isuna ez ordaintzea eta helegitea jartzea. Bide hori hasi genuelako, esan dezakegu: Irabazi dugu! Datorren astelehenean egitekoa zen epaiketa bertan behera geratu da, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak atzera egitea erabaki duelako. Kontu...
Read MoreEkonomia sozial eraldatzailea bultzatzeko, Olatukoopeko kide egin da ARGIA
ARGIAko lantaldeak pozez jakinarazi nahi du ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzeko sortutako Olatukoop enpresa sareko kide egin garela. Ekonomia sozial eraldatzailea deitzen diogu langileen parte hartzean oinarritutako ekonomiari. Irabazi ekonomikoak beharrean, erdigunean pertsonak kokatzen dituen eredua da, langileen jabetzan oinarrituta: langileak dira enpresaren jabe, eta langileak dira hartzen diren erabakien jabe, eta horretarako, boterea modu demokratikoan kudeatzen du erakundeak....
Read More
Iruzkin berriak