Jolas kooperatiboak, sukaldaritza tailerra eta Nendo Dango Argia Egunean

argia
0

Haur eta helduentzako jolas hezitzaileek hartuko dute kalea aurten ere Argia Egunean, larunbat honetan bertan Gasteizko alde zaharrean. Eguerdiko 12etan ekingo diegu: batetik, jolas kooperatiboak (Etxauri plazan edo Landatxo gunean), bereziki 6-10 urte bitartekoak buruan, eta bestetik sukaldaritza-tailerra (Landatxoko sukaldean), 2-14 urtekoentzat aproposa. Besteentzako hamaiketakoa prestatuko dugu. Goian Gasteizko Alde Zaharreko egitasmo komunitario hezitzaileari esker egin ahal izango ditugu jolasok eta eurek izango ditugu bidelagun. Aniztasuna, bizikidetza eta parte-hartzea oinarri, “berdintasuna, errespetua, askatasuna eta auzoan izan eta egotearen erantzunkizuna” dituzte balore nagusi Goianeko kideek.

Goian, Alde Zaharra Bizirik.

Urtero legez, 12:45etik aurrera Nendo Dango tailerra ere ez da faltako. Pello Zubiria eta Lierni Arrietaren gidaritzapean, hazi-bolak egiteko aukera izango dugu haur eta helduok. Nendo Dango zer den jakin nahi duenarentzat, hona 2014ko Argia Egunean egin genuen bideoa. Orduko horretan, Nafarroa Oinezeko Oinez Basoa proiektuarekin egin genuen bat:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA