Urriaren 12an, ARGIAk #EzerEzOspatzeko

argia
4

Urriaren 12an lan egingo dugu ARGIAn. Ameriketako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatu beharrean, gertaera hori salatzea dagokigula uste dugulako eta jai egun arrotza zaigulako.

Festa honek ez du gure balioekin bat egiten. Lurraldetasun arrazoiengatik ere, lan egitea hobesten dugu. Gure webgunea normaltasunez elikatuko dugu.

Uztailaren 14 (Frantziako Egun Nazionala) eta abenduaren 6a (Espainiako Konstituzioaren Eguna) ere lan eguna dira guretzat, eta abenduaren 3a (Euskararen Eguna) jai ofizial bihurtu dugu.

4 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA