Gobernuz kanpoko jendea
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Ezohikoa izan da aste honetan jaso dudan albistea. Mertxe eta Tomas bikote zumaiarrak Ginea-Konakryn eraikitzen ari diren eskola baten gastuak osatzeko dirua jarri dute eta, proiektua ARGIAren bidez ezagutu dute. Gogoratzen iragan irailean Mamadou Ouryri egindako elkarrizketa? Ouryk kontatu zizkigun Europara heltzearen amets(gaizto)a, hemengo ibilerak, arrazismoa, bazterketa… Kontatu zigun, baita ere, haren jaioterria den herrixkan ez dela eskolarik izan orain...
Read More2006tik sare sozialak: Estrategia eta komunitatea
[Miren Osa Galdona] XXI. mendearen lehen urteetan zabaldu zituzten hedabide nagusiek sare sozialetako lehen profilak, komunikazioaren ildo berria nondik joango zen aurreikusi nahian. Multimedia indarra hartzen hasi zen komunikabide tradizionaletan, eta Youtube izan zen lehen eztanda haren onuradunetako bat. Tendentzia berria baliatuz, ARGIA ezagutzera emateko estrategia bikaina izan zitekeela pentsatu zuten erredakzioan, sarean euskara hutsean presentzia irabaziko lukeen lehen medioa izateaz...
Read More1930eko martxoaren 1a
[Koldo Izagirre] Komunistak herriaren adiskideak ote diren? Jakina, komunistak herriaren adiskideak dituzu. Eta sozialistak. Eta laboristak. Eta zentristak. Eta demokratak. Eta errepublikanoak. Eta eskuindarrak. Eta populistak. Eta Google. Eta Facebook. Eta YouTube. Eta Uber. Eta Gobernuz Kanpoko Erakunde guztiak. Hainbeste adiskide ditu herriak non ez baitauka astirik herri izateko ere, guztiei eskerrak eman beharrez akitzen zaio bizitza. Adiskidetasunez itoa dago, egizu kontu ez dela...
Read MoreOria-Txiki taberna: Eman jaten, jaten ematen dizunari
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Enpresa bakoitzak izaten du, kanpoan jateko ohitura badute behintzat, bazkaltzeko leku maiteren bat. ARGIAko lantaldeak Oria Txiki tabernarako joera du, Lasarte-Orian bertan, lantokitik metro gutxira. Han izan naiz aspaldiko partez, otorduetako karta berritu duten aitzakian, eta zer bazkaldu erabakitzen ari nintzela han agertu zait: Argia ogitartekoa. Karta irakurtzen segi dut eta konturatu naiz inguruko zenbait enpresaren izenak jarri dizkietela eskaintzen dituzten...
Read More2006, lehen bideoa: Evo Morales, xuabe hasteko
[Miren Osa Galdona] Ikus-entzunezkoen kultura gizartearen erraietaraino sartua dagoen garaiotan, poltsikoan eskua sartu eta edozer grabatzeko gai garen honetan, zaila da halako erraztasunik gabeko garaia oroitzea. Bada, duela hamahiru urte baino ez da atzera egin behar ARGIAk sareratutako lehen bideoaren arrastoa aurkitzeko. 2006. urtea zen. Xabier Letona eta Pello Zubiria VilaWebeko erredakzioan egon berriak ziren, eta Katalunia aldean kamerekin saiakerak egiten hasiak zirela ikusita, ARGIAn...
Read MoreAstean asteko portada: 1979ko urtarrilaren 28a
[Koldo Izagirre] Bortizkeria eta iskanbila lekua baitzen Hego Euskal Herria 1979 hartan, 11.000 polizia geneuzkan, polizia bat 250 biztanleko. Aski interesgarria izan zen boterearentzat istiluak hain erraz sortzen genituen eta zizkiguten garai hura, laborategiko akuriak bezala erabili gintuzten indar zanpatzaileen demokraziaren bataioarekin zuritu ahal izateko: neurrikoa, sufritua, eredugarria bihurrarazi genuen aparatu frankista gorrotagarria. Baldin poliziak inoiz, inon, inola desmasiarik...
Read MoreKarlos Argiñanok hedabideetan azaldutako lehen errezeta: Gladys piperrak
[Miren Osa Galdona] “Euskal sukaldaritza berria” askorentzat kontzeptu berriegia zen garaian hasi zen Karlos Argiñano Zeruko Argian errezetak idazten. Bai, irakurleok: hamarkadak igaro arren eguerdi tartean txisteak kontatzen diharduen, bizitzari perrexila jartzen jarraitzen duen, eta han-hemengo enpresa buru bilakatu den zarauztarrik ospetsuenak Zeruko Argian egin zituen publiko lehen errezetak. Euskal Herrian sukaldaritza tradizionalak zein loratzen hasi berria zen ildo...
Read MoreAldizkariari ahotsa jarri diote
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Ziburuko I. euskal liburu eta disko azokan izan diren lagunei deitu diet asteburuko plana zer moduz atera den galdetzeko. Eguraldi paregabea suertatu zitzaien kostaldean ibiltzeko eta egun polita pasako zutela imajinatu dut. Hendaian harrapatu ditut, irakurraldira joan omen direla-eta. Ziburun erositako liburuekin ezin muga pasa eta akaso horiek irakurtzera joan dira ARGIAkoak Hendaiara? “Kaskatu egin al haiz? Batzuetan gehiegi korapilatzen ditun hire...
Read More1968ko abenduaren 29a
[Koldo Izagirre] Hamabi soken oholtzara ausartu zenez geroztik, hogeita zortzi borroka irabazi zituen bata bestearen ondotik, aurkariak K.O. etzanarazita. Basarrik esplikatu zuen bezala, lehia garbian irabaziko lukeenak galdutakoan gertatzen da tongoa, gure mutilak ez zeukan inolako errurik aurrean jartzen zizkiotenek “lur jo beharra” baldin bazuten. Harritzekoa ote zen harriak jasotzen halako indar harrigarria erakutsi zuen euskaldunak “haizeak orbela bezala” astintzea ukabilka...
Read MoreBixente Ameztoy Olasagasti: Azalak oihal modura
[Miren Osa Galdona] Badira 18 urte Bixente Ameztoy Olasagasti (Donostia 1946- Villabona-Amasa 2001) margolaria zendu zela. Artearen peskizan egindako ibilbide oparoagatik oroitua, belaunaldi eta gizarte eredu oso baten iruditegia islatu zuen bere artelanetan. Surrealismoa oinarrian hartuta, maiz jarri zituen kultura eta industria parez pare; kontrajarriak lehen begi kolpean, elkarbizitzara kondenatuak egunerokoan. Horra Ameztoiren ildo artistikoaren azalpen labur eta azalekoa. Artista, ordea,...
Read More
Iruzkin berriak