Mila esker Danele Sarriugarte, kaixo Miren Artetxe
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Danelerekin pixka bat jarduteko denbora hartu dut eta telefonoz aritu gara. Elkarrizketa bukatu eta gutxira bere jarraitzailea den lagun bati eman diot albistea, eta elkarrekin oroitu ditugu Sarriugarteren entrebistak, aldizkarira ekarritako pertsonak eta argia emandako gaiak. Bere ibilbideaz galdetu diot kazetari gazteari ezer baino lehen. 2016ko maiatzean hasi zen ARGIAko atal honetan kolaboratzen. Ondo gogoratzen du lehen lana: “Lorena Cabnal-i egin nion...
Read MoreU30ean ARGIAn ere greba
Urtarrilaren 27an egin dute ARGIAko langileek batzarra, eta greba egitea erabaki dute bertan, Eskubide Sozialen Kartak egindako deialdiarekin bat eginez. Komunikabidea izanik, ARGIAko erredaktoreek greba aktiboa egingo dute ostegunean. Hau da, grebari jarraipena egingo diote, deituta dauden mobilizazioen zuzeneko lekukotasuna emanaz, eta sare sozialetan zabaltzen den informazioa ere bilduz. U30ean grebari buruzko albisteak baino ez ditu emango ARGIAk. ARGIAko langile bakoitzak bere herriko...
Read MoreSan Sebastian aurreko kontzertua: ARGIAko kideak Donostiako udaletxean kantari
[Itsaso Zubiria Etxeberria] 2020 iritsi da baina badirudi ARGIAkoek ez diotela utzi nahi 2019an bete zuten mendeurren ospakizunen urteari ihes egiten. Ibili ez dira ba baserritarrez jantzita orain ehun urteko donostiarren papera eginez kantuan eta dantzan Piter Ansorenaren zuzendaritzapean? Non eta Donostiako Udalbatza aretoan, alkatea aurrean zutela, begirada zorrotz, San Sebastian aurrean urtero egiten den kontzertu berezian. Gerra aurrean Donostian argitaratzen zen Argia aldizkaritik hautatu...
Read MoreLangileentzat hamairugarren ordainsaria eta kolaboratzaileentzat %10eko igoera
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sosa zertara bideratzen den, zein helbururekin, zer bultzatzeko. Norabide batean jarri edo bestean, asko esaten du dirua mugitzen duen pertsona, enpresa, gobernu, erakunde horretaz. Pastelaren partiketa zein inportantea den eta diruak batzuetan zein argi erakusten digun pertsona, enpresa, gobernu, erakunde hori nolakoa den eta zer interes dituen. 2019-2021 epe aldirako diru-laguntzen banaketa egin dute Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru aldundiek. Pastela zatitu da....
Read MoreBizkaiko egoitzetako grebaren liburua Zumaian eta Larraunen aurkeztuko dugu
“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua otsailean aurkeztu genuen ARGIAk eta Manu Robles Arangiz Fundazioak elkarlanean. Onintza Irureta Azkune ARGIAko kazetariak Bizkaiko zaharren egoitzetako langileen 378 eguneko borroka sindikal eta feminista kontatu du. Liburuak gaztelaniarako eta katalanerako itzulpenak ditu. Zumaian eta Larraunen liburuaren egilea arituko da: Urtarrilak 21 (asteartea): Zumaian, Alondegian, 18:30ean. Urtarrilak 24...
Read MoreZumaiatik argiago ikusten da 2020a
Neguko oporrak hartu baino lehen azken etxeko lanak egin zituzten abenduaren 16 eta 17an ARGIAko erredakzio taldeko lagunek. Oporrak deskantsatzeko eta deskonektatzeko omen dira, baina hauek oraingoan burua ideiaz beteta eraman dute etxera. Izan ere, erredakzio kideek bi egun pasa zituzten Zumaiako liburutegiko gela batean sartuta. Helburua, 2020ari begira jartzea, kazetaritza aldetik indartu nahi dituzten eremuak definitzea eta lanen birbanaketa egitea. ARGIAren lan egiteko modua...
Read More
Iruzkin berriak