“Oasiko Kronikak”: Txarrari umorearekin begiratu
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Kontua ez dago brometarako. Badira ia bi aste etxean sartuta gaudela eta oraindik okerrena ikusteko omen gaude. Txarrean ateratzen ei da sarri ona ere eta inguruan ari naiz sumatzen hori. Eta ez, ez naiz bereziki ari balkoi eta leihoetatik herria hamaika ekintzekin entretenituta mantentzeko ahaleginetan ari direnez (zentzu txarrik gabe, horrelakoak ere behar ditu jendeak), ez bainaiz jolas horietan gehiegi inplikatzen den horietakoa. Batzuk ari dira etxean maskarak...
Read MoreAstelehenetik igandera eguneratuko dugu ARGIA.eus, goizean goizetik gauera
Koronabirusak oso denbora gutxian aldatu du guztion egunerokoa. ARGIAn egoera baliatu dugu, zaintza erdigunean jarrita, aparteko jauzi bat egiteko: egunero, astelehenetik igandera, goiz eta gau berrituko den hedabide digital bilakatu gara. Lehen aldiz gure historian. Egunero 6:00etatik 21:00etara elikatuko dugu ARGIAren webgunea kazetari guztien artean, bakoitzaren eguneroko beharretara egokituta. Koronabirusari ahalik eta jarraipen zorrotzena egiteko antolatu dugu lana. Bizitza eta osasuna...
Read MoreMaria Ortega Zubiate ARGIAn praktikaldian
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sinadura berriak agertzen dira lau hilean behin ARGIAren webguneko albisteetan. “Hara, bekadun berriak izango dira hauek”, argia.eus-en ibiltzeko ohitura baduzu, behintzat, izango zenuen erreakzio hori noizbait. Kazetaritzaren edo ikus-entzunezkoen munduan murgiltzen ari denarentzat aukera polita izan daiteke euskal hedabide bat barrutik ezagutu eta bertan bere lehen lanak egiteko. Maria Ortega Zubiate markina-xemeindarrarena da gaur egun topatuko duzun sinadura....
Read MoreARGIAk ez du aldizkaria paperean inprimatuko aurrerantzean, inprentako langileen eta postarien osasuna babesteko
Covid-19 osasun krisia. Beldurraren krisia, shock ekonomikoa eta esperimentu soziala. Hala titulatu genuen aldizkariaren azalean joan den astean, pandemia Euskal Herria gogor kolpatzear zela. Ez da txantxetako kontua. Azken asteetan denon bizitzak goitik behera aldatu ditu birus honek. ARGIAko lantaldeak ere neurri bereziak hartu behar izan ditu funtzio soziala betetzen jarraitzeko. Joan den ostiraletik lankide guztiok etxetik ari gara lanean, informatzen eta krisi honen nondik norakoei...
Read MoreEsateko moduak eta moduak daude
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Kontzientzia izatea ondo dago, pauso bat da. Baina noraino dauzkagu sartuta gure buruetan hitz egiteko moldeak? Zenbateraino eragiten du kazetariaren lanak, esaten edo idazten dugunak, jendartearen diskurtsoan? Nahikoa erreparatzen al diogu egiteko moduari? Egiten dugun hizkuntzaren erabilerak ba ote du eraginik entzule-ikusle-irakurleengan? Antxeta irratiak indarkeria matxista euren “etxean”, irrati komunitarioan nola lantzen duten aztertu du. Orain urtebete...
Read MoreARGIA etxetik egingo dugu, koronabirusa zabaltzea saihesteko
ARGIAk lan moldeetan neurriak hartu ditu koronabirusaren pandemiari arduraz erantzuteko. Gizartean birus hau ahalik gutxien hedatzea funtsezkoa dela kontziente gara, osasun sistema kolapsatu ez dadin. Horregatik, Euskal Herri osokoak garen ARGIAko kazetari, administrari eta komertzialek martxoaren 13tik aurrera etxetik egingo dugu lan, elkar kutsatzea saihesteko eta mugikortasuna murrizteko. Funtzionamendu aldaketa honek epe ertaineko iraupena izango duela aurreikusten dugu. Funtsean, tresna...
Read MoreBizkaiko zaharren egoitzetako grebaren liburua Altzon aurkeztuko dugu
“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztu dugu 2019ko otsailean Bilbon aurkeztu genuenetik. Martxoaren 14an Altzon aurkeztuko dute liburua Onintza Irureta Azkune egileak eta Aitziber Aranberri Gipuzkoako egoitzetako langile eta grebalariak. ARGIAk Manu Robles Arangiz Fundazioarekin elkarlanean argitaratutako liburua Bilbon, Iruñean, Donostian, Baionan, Durangon, Zumaian, Azpeitian, Mundakan eta...
Read MoreLander Arretxea, nahi duzun arte: Kultura ez da hemen bukatzen
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Elkarrekin egin genituen lehen pausoak ARGIAn Lander Arretxeak eta biok. Tira, udako kazetaritza praktikaldia egin genuen elkarrekin, berak hilabete batzuk lehenago egina zuen dagoeneko kolaborazioren bat edo beste hedabidearentzat. Zer diot kolaborazioren bat edo beste, 2012ko Kataluniako Diada indartsu haren jarraipena egiteko aukera izan zuen. Orain badoa, uzten ditu ARGIAko kolaborazioak, “isilik egoten jakitea ere komeni da”, bota dit irribarre bihurri...
Read MoreAgur bat
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Nik gehiago lotu izan zaitut beti Hernaniko Langile Ikastolako ikasle batzuen guraso izatearekin. Lotzen zaitut, noski, herri mugimenduen bueltan, baina ez elkarrekin lan egitea suertatu izan zaigulako, akaso, adinez urrun; lotzen zaitut, batean eta bestean ikusi zaitudalako, ibili zarelako. Baina, sarri, sarriegi egiten dugun bezala, joan zarenean hasi naiz gehiago zure ibilbideaz galdezka, eta ARGIAk ere izan du bide horretan bere parte txikia. Azken denboretan,...
Read More
Iruzkin berriak