“Puska dezagun izotza” ARGIAren solasaldi zikloa
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Gauzak guk nahi bezala ateratzen ez badira beste bide batetik egiten saiatu behar, eta aurten Durangon urtero moduan topo egin ezin izango dugula ikusita, ARGIAkoek aspalditik buruan zerabilten proiektu bati heldu diote: ikusentzunezko grabaketak egiteko ARGIAko platoa. Mendia joango da Mahomarengana. Pintaketa eta atontze lanak auzolanean egin dituzte, butaka jarri, fokuak prestatu… Durangoren aitzakia zergatik erabili duten? Bada iaz ARGIAren mendeurrena...
Read MoreIritziak orekatu nahian
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Batzuk euren ahotsa entzun dadin oihu egin beharrean sentitzen dira. Oihu egiten ausartu egin behar, baina. Sarri ez da erraza eta akaso formulak beste bat behar luke: zenbaitek isildu egin beharko lukete beste batzuek hitz egin dezaten. Ordea, agian, bi formulen arteko muga ez da hain argia eta bi aldeetatik dago tira beharra. Oihu egin beharrean sentitzen denak ederki identifikatzen du arazoa, tarteka isildu beharko lukeena eroso dagoen bitartean. Hasteko, mahai...
Read MoreBerriro diogu: arrazoi ekonomikoengatik ez da inor ARGIArik gabe geratuko
Kaixo lagunok, Ez dira betiko garai onenak. Horregatik, garrantzitsu ikusi dugu komunitatearengana berriro ere zuzentzea gauza bat gogorarazteko: arazo ekonomikoak badauzkazu, eta ARGIA gustura irakurtzen baduzu, mesedez, ez dadila hori izan kidetza bertan behera utzi eta ARGIA jasotzeari uzteko arrazoia. Ez dira une xamurrak, baina gure partetik behintzat babes eta goxotasun osoa helarazi nahi dizuegu: ostalaritzako lagunei, langabezian geratu direnei, soldatak jaitsi eta lan baldintzak are...
Read MoreHik Hasik hezkuntzaz hausnartzeko gakoak plazaratu ditu
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Mende laurdena osatu du Hik Hasi-k, Lasarte-Oriako Antza inprimategian lehen zenbakia argitaratu zuenetik. Joxe Mari Auzmendi taldearen sortzaile zendu berriak izango zuen hasiera korapilatsu haien kontakizunik. Otsailean eman genion agurra txoko honetan eta orduan kontatu genituen Hik Hasi-ren eta Argiaren arteko harremanak, euskarazko bi aldizkariak lotzen gaituzten hariak. Joxe Marik ezin 25. urteurreneko ospakizunean egon, baina otsailean idatzi bezala, hariak...
Read More
Iruzkin berriak