Zenbat maitale ditu gaur astekariak?
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Nahiago nuke bihar, balitu dobliak! Ez luke barkamenik, balitu erdiak! Pixka bat moldatuta hitzak, baina zein ondo sartzen den Tapia eta Leturiaren ‘Aritmetika arazoak’ kanta. ARGIA hasi da, urtero urte garai honetan bezala, Argia Jende gehiago erakartzeko ahaleginetan. Aritmetika kontuak hauek ere. Urte osoan zehar egiten da saiakera ARGIAko kideekiko harreman hori lantzeko, baina urte amaiera berezia izaten da; Durangoko Azoka eta Eguberri giroa tarteko....
Read MoreLizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna
Iskanbila sortu da Twitterren aste honetan, ARGIAk berrerabili egin duelako Aiurri hedabideak argitaratutako elkarrizketa bat, Creative Commons Aitortu – Berdin partekatu lizentzia baliatuz. Sare sozialak ez dira ingurune onena mota honetako gaiei buruz eztabaidatzeko eta horregatik argitaratu nahi du auzi horri buruzko irakurketa hau ARGIAko lantaldeak, sareen logika polarizatzailetik harago, jarrera eraikitzaileak nagusitu daitezen. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu Aiurri-n...
Read MoreDenboraren makina ez da gelditzen
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Hamabost urte daramatza martxan eta jarraitzeko indartsu ikusten dute ARGIAn. Sailez sail ari dira astekariaren balorazioa egiten, jabetuta aktualitatearen erritmoak eramanda sarri hausnarketa pausatuagoak bigarren maila batean geratzen direla. Atal bakoitza sakon aztertzeko tartea hartzen hasiak dira erredakzioan eta aldaketa batzuk ere iritsi dira horren ondorioz. Azala, Beranduegi edo asteko argazkiaren balorazioak azalduta ditugu lehenago espazio honetan. Gaur...
Read MoreEkonomiaren jokaldiak irakurtzen irakatsi digu
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Mamira jo behar dut 80 urteko historia oso baten zati txiki baten lau pintzelada ondo azaldu nahi baditut. Hainbeste dago kontatzeko. Juan Mari Arregi ‘Daniel Udalaitz’ agurtzea tokatu zait. Eskertzea hogeita bost urtez astekari honetan irakurleari sozioekonomia gaiez emandakoa. Erreleboa emateko garaia heldu dela eta ez duzu gehiago ‘Talaian’ zutabean bere testurik irakurri ahal izanen, irakurle. Egin egunkariaren sortzaileetakoa 1977an, ekonomia gaiez...
Read More
Iruzkin berriak