‘Txori urdinak’ liburua aurkeztu du ARGIAk Gasteizen
Zigor Olabarria Oleaga ARGIAko kazetariak larunbatean (azaroak 27) aurkeztu du Txori urdinak. Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik liburua, Hala Bedi irratiaren lokalean. Alboan izan ditu Cobosen arreba Silvia eta Mitxel Sarasketa preso ohia. Aurkezpena zuzenean emititu du Hala Bedik, eta Zaballako espetxean dauden presoek, Santik tartean, saioa entzun ahal izan dute. 80 bat lagun elkartu dira Gasteizen, Bueno Monreal kaleko 16.ean. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968)...
Read More[Komunitateari oharra] ARGIA berriz ere Jaurlaritzaren diru banaketatik baztertua. Babestu independentzia.
Eskandalu baten inguruan informatzeko idatzi dugu ondorengoa, iruditzen baitzaigu ARGIAren irakurleak ezagutu beharreko zerbait dela. Asteazkenean publiko egin dugu albistea: Eusko Jaurlaritzak hainbat hedabideren artean 5 milioi euro banatu ditu “pandemiaren eraginari” aurre egiteko, baina beste hainbat komunikabideri ez dio zentimo bakar bat ere eman, tartean ARGIAri. Diru publiko gehien jaso ohi dutenak dira berriz ere denon dirua jaso dutenak. Eguneroko prentsa idatzi eta irratiei eman...
Read MoreHurrengo geltokia Durango
(Itsaso Zubiria Etxeberria) Inguruan sumatzen da dagoeneko Durango-usaina. Hasiak gara abenduko zubirako planak egiten eta askoren asmoetan sartzen da azokara bisita bat egitea. Landako eraikina existitu aurretik azoka karpa zuri eta hotz hartan egoten zenetik hutsik egin gabe, aurten ere bertan izango da ARGIA. Eta Landakotik kanpo ere, aurten mahaia jarriko du ARGIAk: elizako arkupean eskuratu ahal izango ditugu herritar denek ARGIAko produktu guztiak. Landako barruan zein elizako arkupean...
Read More‘Txori urdinak’ liburua aurkeztuko du ARGIA-k Gasteizen
Zigor Olabarria Oleaga ARGIAko kazetariak larunbatean aurkeztuko du Txori urdinak. Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik liburua, Hala Bedi irratiaren lokalean (Bueno Monreal, 16), eguerdiko 12:00etan. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu hamaika protesta eta ihesaldi saiakera, bahitu ditu funtzionarioak eta poliziak. Bidean, Euskal Herriarekin adiskidetu da....
Read MoreARGIAk elkartasuna adierazi nahi die zibererasoen biktima izan diren hedabide independenteei
Hainbat hedabidek eraso informatikoa jasan dute pasa den ostiraletik eta irakurleek ezin izan dute haien webguneetan sartu asteburu osoan. Prentsa askatasunari eta adierazpen askatasunari egindako eraso zuzen honen aurrean, jomugan diren proiektu horiei eta bertako langileei gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu ARGIAko lankideok. Batzuek diskurtso jakin bat gailentzea baino nahi ez duten garaiotan, deserosoa zaien kazetaritza isilarazi nahi duten honetan, hain garrantzitsua den...
Read More
Iruzkin berriak