ARGIAren Barrenak
Sailkatu gabea
by argia
  • Sailkatu gabea

ARGIAk elkartasuna adierazi nahi die zibererasoen biktima izan diren hedabide independenteei

argia
2021-11-22
1

Hainbat hedabidek eraso informatikoa jasan dute pasa den ostiraletik eta irakurleek ezin izan dute haien webguneetan sartu asteburu osoan. Prentsa askatasunari eta adierazpen askatasunari egindako eraso zuzen honen aurrean, jomugan diren proiektu horiei eta bertako langileei gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu ARGIAko lankideok.

Batzuek diskurtso jakin bat gailentzea baino nahi ez duten garaiotan, deserosoa zaien kazetaritza isilarazi nahi duten honetan, hain garrantzitsua den prentsa askatasuna aldarrikatzea eta zein beharrezkoa den azpimarratzea dagokigu.

Mehatxuen aurrean, jaso dezatela gure bultzada El Salto, La Marea, La última hora, Kaos en la red, Arainfo… eta erasoen biktima guztiek. ARGIAn jakin ondo baitakigu, adierazpen askatasuna eta informatzeko eskubidea urratu zaigunean, zein garrantzitsua izan zaigun babes hori edukitzea. Halakoetan helarazi diguten elkartasun bera helarazi nahi diegu medio horietako gure lagunei.

Hedabide Independenteen Plataformatik egin duten eskaerarekin bat egiten dugu: erasoak ikertu daitezela, justizia egin dadila eta neurriak har ditzatela errepikatu ez daitezen.

adierazpen askatasunababesaelkartasunaprentsa askatasuna
1 Iruzkin
    ana (e)k dio: Erantzun
    2021-11-22, 15:18

    aurrera txalupa!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

‘Sendabelarrek dakitena’ eta ‘Bidean’ liburuak aurkeztuko ditu ARGIA-k Donostian2021-10-29
‘Txori urdinak’ liburua aurkeztuko du ARGIA-k Gasteizen2021-11-24
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA