Abenduaren 3an, euskararen egunarekin batera, ARGIAn jai egingo dugu. Gure webgunea ez da eguneratuko eta bestelako lanek ere jai egunetako martxa bera baino ez dute izango. Badira urte batzuk ARGIAko lantaldeak gure balioekin bat egiten duen egutegia onartu genuela. Hala, urriaren 12ko eta abenduaren 6ko ospakizun espainiarretan jai egin ordez, lanean aritzen gara, eta aldiz, abenduaren 3an jai egiten dugu.
Euskararen eta herri burujabeago baten aldeko pausoak emateko hautua egin dugu. Izan ere, euskara ardatz duen proiektua da ARGIArena, eta gure hizkuntzak jasan dituen (eta jasaten dituen) zapalkuntzez sarritan idatzi dugu. Euskararen inguruan argitaratu ditugun eduki guztiak kontsulatu nahi izanez gero, gure kanalean sar zaitezke.
Abenduaren 6an, astelehenarekin, lanera itzuliko gara eta informatzen jarraituko dugu. Horrez gain, Durangoko Azokan ere aurkituko gaituzu, gure produktuak ezagutarazi eta komunikazio proiektua azaltzen.
Komunitea da proiektu honen sostengu nagusia, kazetaritza independenteak jendearen babesa behar duelako ezinbestean. Zuk ere parte izan nahi baduzu, babestu independentzia eta egin ARGIAkoa.