ARGIAren Barrenak
Sailkatu gabea
by argia
  • Sailkatu gabea

Zuri esker edukiak libre

argia
2024-12-04
1

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Entzun dut albiste bat kalean eta pentsatu dut “zer gertatu ote da?”. Sartu naiz hedabide baten webgunean, ikusi dut berria eta klik egin dut. Giltzarrapoa. Ordainduzko edukia. “Putza!”. Eta joko dut beste komunikabide batera, ea hor zorte handiagoa dudan. Ez al zara sekula egoera honetan topatu, irakurle? ARGIAn ez, hori ziur, hedabide asko beren albiste eta edukiak ixten ari diren bitartean ARGIAk informazioa libre eskaintzeko hautu kontzientea egina baitu; euskaldun guztiei informazio eskubidea bermatzea. Hori aldarrikatzera dator negu honetako harpidetza kanpaina.

Dirua ez dadila izan inorentzat oztopo informazioa eskuratzeko edo ARGIA irakurtzeko. Premisa hori da. Alde horretatik ARGIAk duen baliorik handienetakoa da sortzen dituen eduki guztiak sarean libre izatea. Astekaria osorik dago eskura argia.eus atarian, baita albisteak, Larrun hilabetekaria, podcastak, multimedia kanala eta honen barruan dagoen euskarazko dokumental bilduma potoloa ere.

Bere edukiei giltzarrapoa jartzen dienak ondo pentsatuta egiten duen bezalaxe, ARGIArena ere hautu kontziente eta politikoa da, Euskal Herri kritiko, konprometitu eta euskalduna helburu, ezkerreko ikuspuntutik desinformazioari aurre egiteko tresna modura ulertzen baitu informazioa libre izatea eta herritar guztiei informazioa bermatzea. Euskara hizkuntza gutxitu eta zapaldua den heinean, gainera, estrategikoa da euskarazko informazioa ahalik eta gehien zabaltzea, bidean dituztenak baino oztopo gehiago jarri gabe. Horretan ere laguntzen dute ARGIAk darabiltzan CC-BY-SA bezalako lizentzia libreek; argia.eus-en edukiak libre egoteaz gain, mugarik zabaltzeko aukera ematen baitute.

Zuri esker
Durangoko Azokarekin hasi eta datozen asteetan egongo da martxan kanpaina eta mezua horixe da: sarean eduki guztiak libre, zuri esker. ARGIAko kide guztiei esker lortzen baita eduki hauek libre izatea. Eta oraindik ez bazara, zuk ere harpidedun egitea erabakitzen baduzu, euskaldun guztiei informazioa bermatzeko zure aletxoa jarriko duzu.
Egin ARGIAkoa.

1 Iruzkin
    Joxean (e)k dio: Erantzun
    2024-12-08, 9:12

    Aupa zuek!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Abenduaren 2an eta 3an ARGIAn jai egingo dugu, Euskararen Egunarekin bat eginda2024-11-29
Gaur, abenduak 6, ARGIAn lanean ari gara normaltasunez2024-12-06ARGIAren bazkideak, txandaka, zuzendaritzako kide dira. Argazkia: Mikel Olabide / ARGIA CC BY-SA
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA