ARGIA Jendea kartzelatik: Ehun urte iluntasuna argitzen

argia
0

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta ARGIA Jendeak bidalitako poema (Cordobako espetxean, 2019ko abuztuaren 25ean).

Zeruko Argia-tik ARGIA-ra,
XX. mendetik XXI.era
sugarratik zohardiara
Euskal Herri ahula suspertzen,
antzinakoa eta gaurkoa
enbor bereko bi ezpal
ehun urte euskaraz idazten,
kultura letra larriz sustatzen.
Zaharra izan arren gaztea,
jendarte berria ikusteko leihoa,
objektiboa artikuluen lerroetan,
elkarrizketa mamitsuetan,
ekologista, internazionalista, berdinzalea… beste,
feminista giza eskubideak lez,
gure askatasunentzat izarra,
bakearentzat adiskidea.
ARGIA maite zintudalako
zurekin harpidetu nintzen,
Mariren deia sentituta
euskara batua hobetzeko,
zure orri leunak irakurrita
gogoan bor-bor pizkundea,
oporretan izan ezik gu beti batera,
hain ederra zen zurekin egotea!
Tamalez banandu gintuzten
bi milagarren urteko urrian,
nahiz zu gabe urtetan egon,
ariman zinez iraun duzu,
solidarioa zarelako,
gaur egun, ziegan astero batzen gara,
etxean gurekin biziko zara,
harmonian euskal prentsarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA