ARGIAren Barrenak
ARGIA Eguna
by argia
  • ARGIA Eguna

Argia Eguna: bota zure gezia Argiazaleon Topaketan

argia
2014-09-15
1

ARGIAZALEON-TOPAKETAKjpg

12:00etan frontoian dugu hitzordua, Argiazale: harpidedunak, laguntzaileak, irakurleak, kolaboratzaileak, langileak… ezagutzeko eta elkarrekin norabidea irudikatzeko gune izango da Argiazaleon Topaketa.

Lehenik, era grafiko eta umoretsuan azalduko ditugu ARGIAren ezaugarriak: komunikazio proiektua, berau egiten duen lantaldea eta harpidedun-laguntzaile komunitatea.

Jarraian, talde txikitan bilduta tartea hartuko dugu norberak bere proposamenak, iritziak, bizipenak botatzeko eta noski, besterenak jaso eta ikuspegia aberasteko. Hona landuko ditugun hiru galderak: Zein da ARGIArekin duzun harremana eta nolakoa izatea gurako zenuke? Zeintzuk dira zure gustuko gai edo sailak, eta zeintzuk egotea gurako zenuke? Herriz herri eta eskualdez eskualde, ARGIAko bide-lagunekin dinamika ezberdinak abiaraztea dugu xede. Zer egingo zenuke zure herrian ARGIA bera eta bere balioak zabaltzeko?

Topaketa ixteko ideia guztiak bateratuko ditugu, eta umorez ere aterako diogu Argiazaleon Topaketari argazkia.

Aurrera egiteko batzea eta ikuspegiak elkartzea bezalakorik ez dago. Zatoz eta parte hartu!

Argia Eguneko egitaraua
Argia Eguneko egitaraua
1 Iruzkin
    Egitarau zabala larunbatean Usurbilen ospatuko den Argia Egunean | Usurbildarrak aurrera (e)k dio: Erantzun
    2014-09-26, 11:48

    […] Bota zure gezia Argiazaleon Topaketan […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Argia Eguna: Ibilbide gidatua Josu Tellabide (etnografia), Jakoba Errekondo (paisajea) eta Jon Ander Galarragarekin (biologia)2014-09-15
Argia Eguna: Nortasun agiri espainiar/frantziar jaurtiketa txapelketa eta bola-joko zirikatzailea2014-09-15
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA