ARGIAren Barrenak
ARGIA Eguna
by argia
  • ARGIA Eguna

Argia Eguna: Ibilbide gidatua Josu Tellabide (etnografia), Jakoba Errekondo (paisajea) eta Jon Ander Galarragarekin (biologia)

argia
2014-09-15
1

usurbilpanoramikoaweb

Goizeko 10:00etan Argia Egunari hasiera eman, eta 10:15etan hasita ordubeteko ibilaldi jantzia proposatzen dizugu: talde giro lasaian hankak luzatzeko aukera emango dizu, eguna pasako duzun inguruan ondo kokatzeko, eta batez ere ARGIAren jirako hiru espezialista hauei galderak zuzenean egiteko. Adin eta ezaugarri guztietako pertsonek gustura egiteko ibilbide erraza da. Hona egingo ditugun geldialdiak:

– Plazatik aterako gara, eliza ondotik, Sarobe Jauregira. Jakingaiak: Usurbilgo sarobetar jauntxoak; elizaren papera.

Elizako oharrak erakusten du Sarobetarrekin zuen lotura.

 

– Potxo-eneako buelta. Jakingaiak: Usurbil nola sortu zen (Donostiatik bereizitako Belmont hiribildua).

POTXONEA1web

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

– Errege bidetik “Kalezar”era igoko gara. Jakingaiak: “Kalezar ez, Usurbil”; atxegatar jauntxoak; Makatzenea kontzeju etxea zerbitzu gune; Aginatarrak (“Usurbilen 5 zaku inbidi” esaera); Felix Aizpurua (Franco garaiko eragile, Zeruko Argian idatzitakoa).

kalezarweb

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

– Morkaiko gainera joko dugu. Jakingaiak: bertako ikuspegia, Zubietako erribera.

zubietako erriberaweb

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

– Artzabalera jaitsiko gara. Jakingaiak: Monumentu izendapena (hain justu Josu Tellabideren lanaren ondorioz); Auzokonposta ongi egiteko irizpideak eta konpostagailu barruko faunaren behaketa zuzena (Jon Ander Galarraga).

artzabalweb

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

auzokonpostaweb

 

 

 

 

 

 

 

 

 

– Plazara itzulera.

Argia Eguneko egitaraua
Argia Eguneko egitaraua
1 Iruzkin
    Egituratzailea | Konpostazank (e)k dio: Erantzun
    2014-09-25, 16:41

    […] batez esan, Larunbat honetan Usurbilen izango naizela ARGIA EGUNEAN, Jakoba Errekondo eta Josu Tellabiderekin ibiladi entretenigarri batean. Ibilbidearen amaieran, […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Argia Eguna: Garaiko eta bertako produktuekin bazkari umoretsua2014-09-13
Argia Eguna: bota zure gezia Argiazaleon Topaketan2014-09-15
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA