{"id":2150,"date":"2019-03-17T12:05:27","date_gmt":"2019-03-17T11:05:27","guid":{"rendered":"https:\/\/www.argia.eus\/blogak\/argia\/?p=2150"},"modified":"2019-03-17T12:05:27","modified_gmt":"2019-03-17T11:05:27","slug":"pablo-sastre-beste-kasta-batekoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/","title":{"rendered":"Pablo Sastre: &#8220;Beste kasta batekoa&#8221;"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2.jpg\" data-rel=\"lightbox-image-0\" data-rl_title=\"\" data-rl_caption=\"\" title=\"\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter  wp-image-2151\" src=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg\" alt=\"\" width=\"596\" height=\"795\" \/><\/a><\/p>\n<p>[Miren Osa Galdona] Urteko lehen egunetan email berezia jaso genuen erredakzioan. Pare bat astez Euskal Herrira etortzekoa zela eta egingo zigula bisita. Sorpresa atsegina inondik ere. Eta Argiako berrienok Pablo Sastre aurrez aurre lehen aldiz izan genuen goiz eguzkitsu hura aprobetxatu genuen mahai bueltan bildu eta ARGIAn aritu zen urteez galdetzeko. Argiaren lagun zaharra baita Sastre, maiz aipatu izan dugun 80ko hamarkadako ARGIA eraberrituaren belaunaldikoa; ez zehazki Kaputxinoen eskuetatik kooperatibaranzko prozesuan aritua, beranduago baizik.<\/p>\n<p>Hainbat faktoreren ondorioz aterrizatu ei zuen Egiako erredakzioan: \u201cBide ezberdinetatik ezagutzen nuen Argia, eta ziurrenik guztiek izan zuten eragina ni bertan lanean hasteko\u201d. Bidelagun izan zituen lehen une haietan, besteak beste, I\u00f1aki Uria, Josu Landa eta Mikel Antza. Ikasle garaietatik ezagutzen zuten elkar laurek. Uria eta Landa <em>Susa<\/em> literatur aldizkarian buru-belarri zenbiltzan Sastre sartu aurretik, eta zaletasun bera elkarbanatzen zutenez, lagunen ondoan jardutea ideia ona izan zitekeela pentsatuta hasi omen zen lehen lanak idazten. Lurdes Auzmendiren pisukide izandako garaiek ere zerikusia izan zutelakoan da.<br \/>\nBederatzi urtez munduko albisteak gureganatzeaz arduratu zen Sastre. Nazioarteko hedabideak miatu, nabarmendutako albisteak hautatu eta euskaratu egiten zituela dio. Ohiko metodologiak, esfortzu eta lan ordu dezente zekartzan, egun ditugun baliabiderik gabe bide alternatiboak miatu behar baitziren aldizkaria osatzeko. \u201cHan-hemengo aldizkarietan harpidetu nintzen. Africa s\u00ed egunkaria, adibidez, oso baliagarria zitzaigun Afrikaren nondik norakoak kontatzeko. Gatazka bat baino gehiagoren berri eman genuen horri esker\u201d. <em>Larrun<\/em> aldizkarira ere eraman zituen Euskal Herriaz besteko errealitateak: 1985ean Kurdistango egoerari buruzko erreportajea du gogoan. \u201cAitzindariak izan ginen halako gaiei ahotsa ematen\u201d.<\/p>\n<p>Egunkariaren sorreran ARGIAn geratu zen kazetarien multzokoa da Sastre. Bera, ordea, \u201cbeste kasta batekoa\u201d omen da, jardunaldi erdiz aritzen baitzen lanean, ez gainontzeko lankideak bezala \u201cgau eta egun\u201d. Beste zaletasunei heltzeko aprobetxatu zituen egunari geratzen zitzaizkion orduak, idazteari eta irakurtzeari gehien bat. Hala kaleratu zituen, esaterako, Mugarria nobela eta Kontuak narrazio liburuak ARGIAn hasi berri zen lehen urteetan.<\/p>\n<p>ARGIA utzi zuenetik makina urte pasa badira ere, aldizkariaren portadekiko lilura ez duela galdu aitortu du Sastrek mahaitik altxa aurretik. \u201cEtxe honetan hasi aurretik atentzio handia ematen zidan zelako azal puskak egiten zituzten. Hala jarraitzen duzuela ikusten dut (2019ko hirugarren zenbakia esku artean duelarik), ez duzue meritu makala!\u201d. Itzuliko dela agindu du, kolaboratuz eta bisitan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[Miren Osa Galdona] Urteko lehen egunetan email berezia jaso genuen erredakzioan. Pare bat astez Euskal Herrira etortzekoa zela eta egingo zigula bisita. Sorpresa atsegina inondik ere. Eta Argiako berrienok Pablo Sastre aurrez aurre lehen aldiz izan genuen goiz eguzkitsu hura [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":43,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2],"tags":[],"class_list":["post-2150","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-1919-2019-mendeurrena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.0 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Pablo Sastre: &quot;Beste kasta batekoa&quot; - ARGIAren barrenak<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Pablo Sastre: &quot;Beste kasta batekoa&quot; - ARGIAren barrenak\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"[Miren Osa Galdona] Urteko lehen egunetan email berezia jaso genuen erredakzioan. Pare bat astez Euskal Herrira etortzekoa zela eta egingo zigula bisita. Sorpresa atsegina inondik ere. Eta Argiako berrienok Pablo Sastre aurrez aurre lehen aldiz izan genuen goiz eguzkitsu hura [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"ARGIAren barrenak\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2019-03-17T11:05:27+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"argia\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"argia\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"2 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/\"},\"author\":{\"name\":\"argia\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#\/schema\/person\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500\"},\"headline\":\"Pablo Sastre: &#8220;Beste kasta batekoa&#8221;\",\"datePublished\":\"2019-03-17T11:05:27+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/\"},\"wordCount\":362,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg\",\"articleSection\":[\"1919-2019 mendeurrena\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/\",\"name\":\"Pablo Sastre: \\\"Beste kasta batekoa\\\" - ARGIAren barrenak\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg\",\"datePublished\":\"2019-03-17T11:05:27+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#\/schema\/person\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Pablo Sastre: &#8220;Beste kasta batekoa&#8221;\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/\",\"name\":\"ARGIAren barrenak\",\"description\":\"Gure komunikazio proiektuaz\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#\/schema\/person\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500\",\"name\":\"argia\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/5b7194c1dcfcfc600a7dd18480bc8c06cd38d19665e9becf28ab9ad1fc8cc71e?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/5b7194c1dcfcfc600a7dd18480bc8c06cd38d19665e9becf28ab9ad1fc8cc71e?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"argia\"},\"url\":\"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/author\/argia\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Pablo Sastre: \"Beste kasta batekoa\" - ARGIAren barrenak","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Pablo Sastre: \"Beste kasta batekoa\" - ARGIAren barrenak","og_description":"[Miren Osa Galdona] Urteko lehen egunetan email berezia jaso genuen erredakzioan. Pare bat astez Euskal Herrira etortzekoa zela eta egingo zigula bisita. Sorpresa atsegina inondik ere. Eta Argiako berrienok Pablo Sastre aurrez aurre lehen aldiz izan genuen goiz eguzkitsu hura [&hellip;]","og_url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/","og_site_name":"ARGIAren barrenak","article_published_time":"2019-03-17T11:05:27+00:00","og_image":[{"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"argia","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"argia","Est. reading time":"2 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/"},"author":{"name":"argia","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#\/schema\/person\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500"},"headline":"Pablo Sastre: &#8220;Beste kasta batekoa&#8221;","datePublished":"2019-03-17T11:05:27+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/"},"wordCount":362,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg","articleSection":["1919-2019 mendeurrena"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/","name":"Pablo Sastre: \"Beste kasta batekoa\" - ARGIAren barrenak","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg","datePublished":"2019-03-17T11:05:27+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#\/schema\/person\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg","contentUrl":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-content\/uploads\/sites\/43\/2019\/03\/40-2-768x1024.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/2019\/03\/17\/pablo-sastre-beste-kasta-batekoa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Pablo Sastre: &#8220;Beste kasta batekoa&#8221;"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#website","url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/","name":"ARGIAren barrenak","description":"Gure komunikazio proiektuaz","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#\/schema\/person\/f01d4c035c21c7f47abc440096aac500","name":"argia","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/5b7194c1dcfcfc600a7dd18480bc8c06cd38d19665e9becf28ab9ad1fc8cc71e?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/5b7194c1dcfcfc600a7dd18480bc8c06cd38d19665e9becf28ab9ad1fc8cc71e?s=96&d=mm&r=g","caption":"argia"},"url":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/author\/argia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2150","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/43"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2150"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2150\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2150"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2150"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.argia.eus\/argia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2150"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}