XVI. mendean Euskal Herrian hain ugari zen karobia lanean ikusi da aurten Larraulen (Gipuzkoa). Ezinbestekoa zen karea orduko bizimodurako: soroetan ongarri, aziendarentzat botika, baserriko hormentzat pintura eta desinfektatzaile, igeltserotzarako itsasgarri… Azaroaren 18an eman zioten su eskolako umeek Antzola baserriko karobiari. Koldo Jauregik burutu du, Ekomuseoaren bidez, ametsa: 1947an azkenekoz piztu zen karobia berriz martxan jartzea. 21 tona kare-haitz 500
gradutik gora eduki dituzte erretzen bost egunez etenik gabe. Sua bizirik mantendu dute egur hauek erabiliz: haritza, pagoa, lizarra, gaztaina eta otea.
Argazkilaria: Dani Blanco