“Neskatilek salbatü die dantza Xiberoan”, aldarrikatu zuen Aitzindariak taldeak 2006an. Ordurako, emazteek hartua zuten maskaradetan luzaz ukatutako tokia, baina ez erabat. Izan ere, duela hamarkada bat irudikatzeko zaila izango zatekeen Sohütan, aurtengo maskaraden lehen emanaldian, hartutako irudi hau: neskak buhamearena egiten. Dantzari premiak ateak ireki zizkien emakumeei; denborak ekarri du ia rol guztietan aritzea normaltasunez.
Argazkia: Christophe de Prada