Otsailaren 27an 40 urte bete dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zutenetik; Espainiako armadak Mendebaldeko Sahara abandonatu eta lurraldea Marokoren menpe utzi zuenetik, alegia. Marokok ezarritako gerra eta errepresioa orokorrari Fronte Polisarioak eraikitako erresistentzia eremua izan da. Lau hamarkadaren ostean, ordea, gatazkak ez du konponbiderako zantzurik erakusten. 80 herrialdek baino gehiagok SEADen gobernua formalki onartzen badute ere, Nazio Batuen Erakundeak ostrukarena egiten jarraitzen du nazioarteko legedia sistematikoki urratzen duen Marokoren okupazioaren aurrean.
Argazkia: Javi Julio (Nervio Photo)