Bost hildako, ehundik gora zauritu eta 40 urtez sendatu barik dagoen zauria eragin zituen Espainiako Gobernuak 1976ko martxoaren hiruan. Urteen joan-etorriak, ordea, ez du aitortza, erreparazioa eta egiaren aldeko nahia ito. Milaka lagun batu dira aurtengo urteurreneko ekitaldietan Gasteizen, triskantza egin eta baimendu zutenak behingoz justiziaren aurrean kontuak eman ditzaten; orduko hiltzaileen egungo oinordeko ideologikoek nahi ez badute ere.
Argazkia: Alex Larretxi