1986an Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanariar Irlek ezetz esan zioten NATOren parte izateari; militarismo eta inperialismoaren aurkako jarrerek gurean zuten indarra agerian utziz. 30 urteren ostean, ordea, militarismoak gora egin du. Nafarroako Bardeetako natur gunean probatutako NATOko bonbek milaka hildako eta zauritu eragin dituzte Jugoslavian, Iraken, Afganistanen edo Libian. Eta heriotzak ez dio negozio izateari utzi. Horren adibide dira Espainiako Estatuak gastu militarrean 2016an xahutuko dituen 24.000 milioi euroak. 1986ko “NATOri ez!” aldarria Bilboko Gobernu Militarraren aurrera eraman du berriz ere Kakitzat talde antimilitaristak, militarrei oparitzen zaien dirutza herritarren beharretara bideratzeko eskatuz.
Argazkia: Iñigo Azkona