Hipoteka-maileguetako zoru klausulekin lapurtutakoa ez dute osorik itzuli behar izango Espainiako Estatuko bankuek, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatuak jakinarazi berri duenez. Hala, milaka herritar geratuko dira bizirauteko funtsezkoa zaien dirurik gabe gardentasunik gabeko kontratuak sinatzeagatik. Askok etxea galdu dute, badira kalean geratu direnak. Hori nahikoa ez izaki, klausulak bezain mingarri diren barrekin hesitu dituzte bankuek euren kutxazainak, inork ez dezan tentaziorik izan zoru horren erabilera publikoa egiteko. Irudian, beste banku asko bezala –tartean Kutxabank– pribatizaziorako urratsak ematen ari den Bankiako bulego batean bisitari deserosoa.
Argazkia: Olmo Calvo
Testua: Urko Apaolaza