Dispertsioaren aurkako Udazkenfest

Festa eta aldarrikapena batu dituzte Gasteizen, euskal presoen sakabanaketa politika amaitu dadila eskatzeko. Egun osoko egitaraua osatu eta hau aurrera  ateratzen 225 boluntariotik gora aritu dira lanean. 40 minutuko bisitak egiteko ehunka kilometro egin beharrak eragiten duen neke, kostu ekonomiko eta  desanimoaren aurrean, “pilak kargatzeko” eguna izan dela adierazi dute antolatzaileek. Sarean ere gaia mugitzeko balio izan du ekimenak, #SaKKbanaketa traola Espainiako Estatuko traola erabilienen zerrendan sartzea lortu baitute.

Argazkia: Mikel Saenz de Buruaga
Testua: Lander Arbelaitz

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.